Kodes santutegia .. Laplana

Submitted by inaxio on 2004, Mayo 30 - 00:00.
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Kodes santutegia
Relacionados »Laplana (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena2:00 - 2:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Santutegia eskubi aldera utzi eta ehun metro gorago dagoen aparkalekuan dago autoa uzteko leku aproposa. Han panel batek ematen du igoeraren berri: haren eskubi aldetik abiatzen da bidea, sarri markatutako pista nabarmena.
Bide honek artadian barrena egiten du gora, harik eta halako baten, pista utzi (adi seinaleei) eta xenda bihurtuta haitzarteko aldapari ekiten dion arte, sigi-saga eginez. Haitz mutur ugari zutitzen da bazterretan eta paisaia ikusgarria osatzen dute, ibiltarien entretenigarri.
Mendatera heltzean bideak larre zabal batean aurrera egiten du, Kampezu aldera, baina bidea berdintzen den gunean bertan xenda bat abiatzen da eskubi aldeko aldapan gora. Huraxe da Laplanara eramango gaituena. Beste aldetik beste bat abiatzen da Joar aldera. Puntu urdinez markatuta dago gure bidea (Joar aldekoa gorriz markatuta dagoen bezala). Igo ahala bidea ertzera arrimatzen da eta gero pagadia zeharkatuz goi aldeko gandorrera heltzen da. Gandor estu honi jarraituz iritsiko gara tontorrera.