Laplana

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1337 m
Mendialdea Kodes
Kokapena ED50 30T X.554820, Y.4720750
WGS84 42.635379 N, -2.332675 E.
Beste izenak La Plana
Abiapuntuak Otiñano, Kodes santutegia, Kanpezu.
Gertu Joar mendia, Codes santutegia, Malpika mendia, Grudo mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Laplana
Tontorra ©inaxio

Bigarren mailan gelditzea tokatzen zaio tontor honi, izan ere Joar hain gertu izanda lehenago jotzen du mendizaleak hara eta gero, kemenik geldituz gero, igoko da hona. Askotan gertatzen da halere hobeto ikusten dela mendi bat aldamenetik bertara igota baino, eta hala da Joarren kasuan ere, Laplanak ikuspegi zabala eskaintzen baitu haren gain.
Hegoaldeko isurialdean harritza luzeak jausten dira Kodes aldera, baina iparraldekoan aldapa leunak eta pagadia da nagusi. Gailurra gandor zorrotz eta erraz batek osatzen du, harik eta tontorrera heltzean zabaldu eta gune zabal batek burutzen duen arte. Han, buzoi landu batek mendian dabilen mendizale bat irudikatzen du, xehetasun ugarirekin (!).
Ohiko bideak ez du batere zailtasunik, Joar aldera jotzen duen bide bera da bien arteko lepora heldu arte. Handik eskubi aldera jo eta ertzari jarraituz, 200 m gorago, erraz heltzen da tontorrera.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

**

**

Lotutako orriak