ARRAZTARANGAÑA trikuharria

Mota Trikuharria.
Eremua ARALAR.
Sekuentzia kulturala Neolito-Brontzea.
Aurkikuntza J.M. Barandiaran (1917)
Kokapena
· Alt.: 816 m.
· WGS84 42.993524 lat., -2.108728 long.
· ED50 30T X.572760, Y.4760690
·
Gertu JENTILLARRI trikuharria, JENTILLARRI zutarria, ONDARRE zista, ONDARRE harrespila, ARGARBI trikuharria, Liztorriturri ? etxola hondoa, UIDUI II trikuharria, SUPITAITZ zutarria, UIDUI I ekialde trikuharria, ARANZADI trikuharria, SUPITAITZ 2 tumulua, Naparbidea zutarria, Liztorriturri 1 etxola hondoa, PONTOA (Urrusti) etxola hondoa, UELOGOENA I ipar trikuharria, UELOGOENA II hego trikuharria, Uelogoena I harrespila, Uelogoena II harrespila, ZEARRAGOENA trikuharria, BAIARRATE* trikuharria, Akaitz Txiki mendia, Olasoro II tumulua, LABEO trikuharria, Bustia II tumulua, Olasoro I tumulua, ATAURUGAÑE zutarria, Sarastarri leizea, koba, Bustia 1 tumulua, Bustia IV eraztun-tumulua, Bustia III tumulua, Bustia V eraztun-tumulua, Sarastarri mendia, MATXITXANE (Intsausti) trikuharria, AUSOKOI (Ataburu) trikuharria.
images
ARRAZTARANGAÑA
... ©inaxio

Non

Gutxi gora-behera aintzinako Arraztaran saroitik 100 m. Mendebalderantz. Uiduiko saroitik 800 m. MIMrantz, Pikoketarako bide ondoan, ezkerretara. Jentillarri-trikuharria 180 m. HErantz dago.

Azalpena

Trikuharri labur itxia. Tumulua 5 m. diametrokoa eta 0,45 eta 0,10 m. tarteko altuerakoa. Industzaileek ziotenez, 1917an: 4 harlosaz osatutako ganbara, esparru errektangular itxia eratuz, bere ardatz nagusiak IM-HEranzko norabidea duelarik. Tumulu gainean, ganbara-gertuan, bi harlosa gehiago, agian estalki-zatiak.
Gaur egun: Ganbara eskuadran dauden 2 harlosaz eratua dago, bata IEan eta bestea HEan, kareharrizkoa bata eta hareharrizkoa bestea. Tumulua bertako kareharrizkoa.

J. M. BARANDIARANek aurkitu zuen 1917an eta urte berean industu T. de Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. EGURENek.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak




****

****

***

***

***