Udalatx

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1117 m
Sistema Durangaldea
Ubicación ED50 30T X.539680, Y.4771130
WGS84 43.089980 N, -2.513767 E.
Nombres alternativos Udalaitz
Puntos de partida Elorrio, Kanpazar, Udala. (G.)
Cerca Uraren koba leizea, koba, Koba haundi leizea, koba, San Esteban eliza, Udala herria, Barrutia jauregia, San Balerio ermita.
Provincia Bizkaia, Gipuzkoa.
Categorías EHMK.
images
Udalatx
Udalaitz tontorra eta postontzia ©Xabiaram

Oso mendi ikusgarria, edozein aldetik. Dena karaitza da eta sekulako horma eta haitzak ditu tontorrean, eta baita leizezuloak, harritzak, tximiniak... Ez dauka halere aparteko zailtasunik eguraldi lehorraz eta ohiko bideetatik. Udala aldekoa izango da seguraski erabiliena, eta Kanpazar aldekoa laburrena (baita itsusiena ere), baina horien aldean ikusgarriagoa da Elorrioko Iguria aldetik Besaide aldera jo eta handik haitz guztiak igoz tontorrera heltzea. Handik aurrera nahi izanez gero Udala aldera eta nahi izanez gero Kanpazarrera jaitsi daiteke, gero Udalaitz inguratzen den ibilbidea erabiliz Iguriara itzultzeko, ondo markatutako xendan barrena iparraldeko nahiz hegoaldeko isurialdea zeharkatuz.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

****

*****

****

***

***

***

****

***

****

***

***

***

****

***

***

**

***

****

***

**

***

**

**

****

****

***

***

**

***

****

***

Amistades

Nada como ir al monte para hacer nuevas amistades. El domingo hice amistad con unos chicos de Donostia en la cima de este monte (yo soy de Leioa), hicimos intercambio de moviles y quedamos en llamarnos cuando ellos venga para Bizkaia y cuando yo haga lo propio a Gipuzkoa.

Este año nos comemos el turrón el dia 31 juntos!!!

Zuzen zuzen

Joan den larunbatean Kanpazartik igo nintzen zuzen-zuzen tontorreraino ipar aldetik.
Igoera motza baina gogorra (kriston beroa egiten zuen gainera). Ez ekin hemendik lurra bustita baldin ba dago, nahiko arriskutsua iruditzen zait eta. Lehorrean berriz, gomendagarria.
Tontorretik, Amboto alde ikusgarrienetik azaltzen da.

Sufrimendua ondoren....paisaia ikusgarria

Kaixo mendizaleok.
Larunbatean Udalatx mendira joan nintzen aspaldiko partez eta bertara joatea merezi du, nahiz eta, horretarako zertxo bait sufritzea. Ibilbidea ez dauka galtzeko arriskurik (Kanpazartik igota), baina ahuspoak majo sufritzen dik, oso gogorra iruditu zitzaidan eta gehienez jota ordu eta erdian tontorran zaude. Azkenean izerdi eta sufrimendu guztiak merezi dik, goiko paisaiarekin.

UDALAITZ KANPAZARTIK

Aupa Amaia, Kanpazartik igoera esango dizut.
Kotxea tabernako aparkalekuan utzi. Errepidea gurutzatu eta ezkerrean asfaltaute dagon bidea hartu behar duzu. Gero kanterako kamioiek aparkatuta dauden lekutik pasatu, eta hortxe sendero bat hasten da. Oso ondo markatuta dago. 45 minutu gutxi gora behera daramazunean, harrietan, bidea ia ia galtzen da. Zu, ezkerretara joan behar duzu, eta hegoaldera pasatzen zara. Hortik, Besaidetik datorren bidea agertzen da tontorreraino. Ordubetetan igotzen da. Ez dago inolako galtzerik.

kanpazarretik ibilbidea

nahiko nuke jakitezea ibilbide diferenteak udalaitzera igotzeko, kanpazarretik gehien bat

galdera

kaixo: jakin nahiko nuke zer beste izen dauka Udalatx mendiak. Mila esker

beroa

kaixo! Nik esperientzi nahiko txarra izan nun. kriston berue!baina azkenen lortu nuen. paraje zoragarria. anboto, izpizte, orisol, aizkorri. leku lasaigarria, goian dagozen eltxoak kenduta.geo udaran udala auzoko aparkalekuen piszinak daude.beraz, bainu bat hartzea ezinbesteko eguraldi onakin.

Udalatx

Galdetu nahiko nuke ia Udalatx mendirako ibilbidea udalatik nolakoa den, ia markatuta dagoen, zailtasuna, etabar...

Adi egon Iguria auzoan

kaixo mendizaleok!!
Pasa den asteburuan saiatu nintzen igotzen udalaitzera. Oso egun polita egiten zuen, egunik onena hara igotzeko. Baina arazo bat izan genuen hasieratik; nik neraman liburuan Iguria auzotik igo behar genuela esaten zen, eta hori zen gure arazoa. Errepidean bi bide zegoen auzora sartzeko; lehenengoa ez dago seinalatuta eta bigarrena ba dago. Gu bigarren sarreratik sartu ginen eta horregatik oso buelta handia egin genuen eta askenean ez genuen astirik izan tontorrera igotzeko. Orduan, Udalaitzera igo nahi baduzue Iguria auzotik, adi egon eta sartu lehenengo sarreratik ( seinalatuta ez dagoena ), Durangotik Arrasatera doan errepidean.
Hurrengo aldiz lortuko dugu igotzea eta kontatuko dizuet nire ezperientzia.

Re: Adi egon Iguria auzoan

Gaur iguriatik igo naiz eta argi geratu da behintzat igoera hau dela udalaitzen hoberena. Dena dela, ez dakit zuk azaldu duzun biderik nik egin dudan. Iguriara oso erraz heldu gara, baina iguriatik santa luziara kristoren pinu-baso-pista nahaspila dago. Baina, zertxobait nahastu eta gero, heldu gara behintzat Kanpazarretik datorren GRak gurutzatzen duen ermita atzeko lepora. Handik, nire ustez besaidera joan ordez, hobe da mendian gora zuzen hartu eta Ongoetako meategietara joatea, merezi du eta, aldapa gogorra egon arren. Bertatik lepotik gora joaterik ez dago, pinu arteko bidexketan zehar malda gogorrean gora. Handik zuzenean kresta harrapatu, eta krestan zehar hiru tontorrak eginez udalaitzerarte. Biderik ez dago Ongoetatik aurrera, baina OSO ikusgarria da kresta, eta baita meategiak ere.

Re: Adi egon Iguria auzoan

Iguria auzotik,

Iguria auzotik Udalaitzera joateko bide asko daude. Nik behintzat hiru ezagutzen ditut.
1- Elorriotik bazoazte, lehenengo sarreratik sartu, Arzubialde baserri ondotik, eta bide horretatik joanda, bidea bukatzen denean baseliza bat aurkituko duzue eskuma aldean, Santa Katalina. Utzi kotxea eta Besaideko bidea hartu, aldapa gora. (hemendik ere Santa Lucia baselizara joateko aukera dago. Ikusi 2. puntua) Ordu bat ibili ondoren eta Besaideko tontorrera iritzi baino lehen, hartu ezkerreko bidea, Udalaitzera. Markatuta dago. Hemendik ordu ta erdi. (Besaide bisitatzeko gomendioa eman nahi dut.)
2-Iguria auzotik Santa Lucia baselizara eta hemendik Besaidera. Santa Lucia baseliza oso argi ikusten da Iguria auzoaren gainean. Leku horretara joateko bi aukera ditugu. a)Iguria auzoko lehenengo sarreratik. Sartu bezain pronto, ezkerreko lehenengo bidea hartu. Baserri batzuk daude. kotxea utzi eta goruntz. b)Iguria auzoko bigarrren sarreratik. Kotxea utzi eta argi ikusten da Santa Lucia nun dagoen.
Santa Luciara heltzen garenean, eskuma alderuntz bide bat dago, oso polita, baina bide hori hartzen badugu Kanpanzarrera goaz.(posible da ere hortik Udalaitzeko tontorrera joatea).
Baina eskuma aldeko bidetik Besaidera goaz. Hemendik aurrera joateko ikusi 1. puntua
3-Iguria auzoa pasatu eta gero, sarrera bat dago. Hemendik joan ahal gara Kanpanzarrera. Bide hau, Kanpanzarreko bide zaharra da. Kalzada bat. Orain dela asko ez naizela joan eta ez dakit nola dagoen. Lehen behintzat oso polita zen.(Pena izango litzateke bide hau ez berriztatzea) Hemendik kanpanzarrera hiru ordu laurden. Gero Kanpanzartik Udalaitzera joateko bidea hartu.
Hiru aukera honek ezagutzen ditut, baina horrek ez du esan nahi beste batzuk ez daudela.
Ea mendi ikusgarri honetan ikusten garen. Agur bero bat. Iñaki

ai ene!!!

udalatx ez dago durangaldean,
gipuzkoan dago!!!
ez da horren erraza, nahiz ta erraza izan,

udalatx

Oso mendi erraza, bide ez luzea, eta erraza. Arazorik gabe, nahiz eta entrenatua ez egon.