Semendia

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1042 m
Mendialdea Toloño
Kokapena ED50 30T X.530485, Y.4718986
WGS84 42.620841 N, -2.629570 E.
Abiapuntuak Lagran, Pipaon.
Gertu Recilla mendia, Cervera mendia.
Lurraldeak Araba.
Kategoriak EHMK.
images
Semendia
Tontorra ©Enezubi

Pipaon eta Lagran artean dagoen muino bat besterik ez da, hegoaldean dituen mendi dotoreen aurrean. Ezpelez josia dago eta ez da erraza bide egokiena topatzea. Ehiztari postu ugari ikus daiteke bertan.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

**

***

***


***

***

***

***

***

***

***



*

Igoera

kaixo mendizaleok.
Larunbatean izan nintzen bertan eta Semendiara igotzeko ez dago zailtasun handirik, nahiko ongi dago markatua.
Horretarako Pipaon herritik hilerrira doan pista hartu eta jarraitu berau burdinezko ate bateraino. Berau pasa eta 5 minutura ezker aldean, egurrezko seinale batekin topatuko zarete. Seinalean, beste indikazio batzuen artean, semendia 23 minutu jartzen du. beraz bertatik joan bide estu batetik gora harripilezko seinaleei jarraituz. 5 minutura irekigune batera iritsiko zarete eta bertan goraldera jo seinaleei jarraituz (iparrerantz) eta azkenean argindarreko dorre batera iritsiko zarete. Bertan ehiza postuetatik jarraitu bide estu bera eta 5-10 minutura ADI, eskubi aldera harripila batek markatzen digu tontorrerako bidea eta minutu eskasera tontorrean gaude.

Semendia

Ez da ez mendirik politena, ehiztarien postu gehiegi eta argindarraren postu itsusiak dituelako.