Recilla

Submitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1381 m
Sistema Toloño
Location ED50 30T X.531220, Y.4717310
WGS84 42.605718 N, -2.620700 E.
Puntos de partida Biasteri / Laguardia, Pipaon.
Cerca Cervera mendia, Palomares mendia, Semendia mendia.
Provincia Araba.
Categorías EHMK.
images
Recilla
Cervera aldetik ©inaxio

Recilla mendi ederra da, baina are politagoa da Palomaresen mendebaldeko isurialdearen gain eskaintzen duen ikuspegia. Igoera erraza da Recilla eta Cervera lotzen dituen lepotik eta ez da lan handia Cervera ere ibilbide berean igotzea. Palomares aldera gandorra hautsia da eta ez du jarraitzeko erraztasunik ematen.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

****

***

***

***

****

***

****

**

***

***

**

Related nodes
[track] Pipaon .. Recilla, by

Inuzenteen eguna

Abenduaren 28an geundela uste nuen, inuzenteen egunean. Pipaonetik atera ginenean ekialderantz ia herrian bertan Gr-ren seinalea, lehen adibidea. Ez egin kasurik eta jarraitu hilerrirantz. Bigarren adibidea burdinezko lehen langa gaindituta eta lehen bide gurutzean egurrezko seinale-kartel dotoreak ikus daitezke. Mesedez, ez jarraitu karteletan Lagranerako norabidea, hau adar jotzea!
Egin ekialdera! Non daude Gr eta Pr-ren markak? Ez lirateke, batez ere, bide gurutzeetan argi izan behar?
Eskertzekoa da kartel dotoreak mendietan jartzea, baina faborez ez nahasketarako bidea ematen dutenak.

Recilla

Ederra izan da Recilla ta Cerverako igoerak Pipaon herritik egindakoak eta azken honetatik ikus daiteken ikuspegia, Palomares ta Larrasa mendiak, hain zuzen.