San Pelaio

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 962 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.617865, Y.4718075
WGS84 42.604232 N, -1.564457 E.
Beste izenak San Pelayo
Abiapuntuak Amatriain, Artariain, Orisoain, Amunarrizketa.
Gertu San Pelayo ermita, Peña del Ladron mendia, ? trikuharria, San Juan Bataiatzailea eliza, Santa Luzia ermita, Amunarrizketa mendia, San Esteban eliza.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
San Pelaio
Tontorreko ermita ©inaxio

Altuera beretsuko mendikate bat osatzen duen sail bateko lehenengo tontorra da San Pelaiorena, Mendebaldetik hasita. Ez dago gorabehera handirik gain hauen artean eta pista zabal batek zeharkatzen du bizkar luzea: nahi beste luzatu dezakezue ibilbidea Amunarrizketa, Marquesa, Basagatz eta beste zapaltzeko bata bestearen ondoren. Paisaia ere oso antzekoa da denetan: pinua, haritza eta larre harritsu eta lehorrak, arantzadun sastraka ugariren artean. Behe aldean gari soroak zabaltzen dira orografiak hortarako erraztasuna ematen duen guneetan, eta soro horien bazterretik pasatzen dira aurrerago mendian gora igotzen diren lurrezko pista zabalak.
Tontorrean ermita polit bat dago, porlanezko erpin geodesiko luze bat aldamenean duela eta pinuz inguratuta. Buzoia Iparraldera begira dagoen ertzean dago, Untzueko haitza, Elomendi eta Itzaga erraz bereizten diren paisaiari begira.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

Lotutako orriak

Ibilde erraza

Orisoainetik abiapuntua hartuta, herrian gora doan bidetik joan eta gutxira herrian bertan ezkerrera doan pista hartu ((Egurrezko seinalekin dago markatuta). Uneoro pistatik joanda San Pelaiora 45 minutuan zaude. Erreza da. Nahi izanez gero, Basagatz eta Santa Agataraino joan zaitezke pista beretik, aerogeneradoreak dauden pistan daude tontor hauek eta 3 ordu behar dituzu gora behera askorik gabea.