San Pelaio eta Amunarrizketa Amunarrizketatik

Enviado por inaxio el 2008, Marzo 30 - 13:22.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Amunarrizketa
Esquema Amunarrizketa (herria) - San Pelaio - Amunarrizketa (mendia) - Amunarrizketa (herria)
Relacionados »San Pelaio (mendi) »San Pelaio eta Amunarrizketa Amunarrizketatik (track)
Gora-behera650 m
Luzera11 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Amunarrizketako eliza eskubi aldetik saihesten duen pista zabaletik abiatuko gara eta gari-soroen bazterretik egingo dugu aurrera 3 bat kilometrotan. Pista nagusiari jarraitu behar zaio, ez dago nahasterik. Halako batean pista pinudi batera heldu eta aldapa gogortu egiten da, baina pista berak eramago gaitu mendi-bizkarrera.

Bizkarrean bidegurutze batekin egingo dugu topo. Eskubira jo behar dugu han, pista zabal batean aurrera. Pistak berak eramango gaitu San Pelaioaren tontorreraino, tarteko muinoak batzuetan eskubi aldetik eta bestetan ezker aldetik saihestuz. Bi kilometro inguru dira egin beharrekoak.

Amunarrizketako tontorrera jotzeko, lehengo bizkarreko bidegurutzera itzuli eta nahikoa dugu beste aldetik jarraitzea, bizkarreko pista zabalean gora orain ere. Kilometro batez ibili eta bi muinoren arteko lepo batera helduko gara (pistak beherako joera hartzen du bertan). Eskubi aldeko muinoa da Amunarrizketaren tontorra. Harripila batek erakusten du larre latzean gora abiatzen den bidezidorra. Bost minututan helduko gara gainera. Han tako geodesiko batek markatzen du tontorra.

Bide beretik itzultzea da errazena, baina nahi izanez gero mendi-bizkarrean aurrera jarraitu eta Alto de la Marquesa eta Basagatz igota Irachetara jaitsi zaitezkete, Basagatz eta Santa Agatako gaina bereizten dituen lepotik jaisten den pista zabala erabiliz.