Puron errekaren arroila

Enviado por Jose el 2007, Abril 6 - 16:05.
Altitud 700 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.480900, Y.4743160
WGS84 42.838906 N, -3.235026 E.
Nombres alternativos Desfiladero del río Purón
Puntos de partida Lalastra, Ribera, Herrán
Cerca Santa Ana mendia, San Esteban eliza, RIBERA tumulua.
Provincia Araba, Burgos.
Categorías .
images
Puron errekaren arroila
Puron errekaren arroila ©Jose

Lahoz inguruan sortzen den Puron errekak Valderejo harana iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du, eta haranetik irteteko Arcena mendikatea zeharkatzen duen arroila landu du Vallegrull eta Santa Ana mendien artean.

Arroila hiru haitzartek osatzen dute, Arcena mendikateko kare-haitzezko geruza altxatuak beste horrenbeste puntutan gainditzen baititu, eta haitzarteen artean bi bailara txiki daude geruzen norabidean, kare-haitzezko geruzen artean dauden hareharrizko geruzak urak erraztasun handiagoz higatzearen ondorioz sortuak.

Tarte batzutan haitzean landuta dagoen bidezidor bati esker alderik alde zeharka daiteke, Riberatik Herráneraino, edo alderantziz.

Haitzarterik luzeena eta ikusgarriena lehenengoa da, errekako urek daramaten zentzuan. Ipar-ekialde hego-mendebalde norabidea du eta 500 metro luze da, gutxi gorabehera. Ribera herri hustutik behera erreka ondotik aurrera eginda laster sartuko gara haitzarte honetan. Bata bestearen jarraian dauden urjauziak, ur-putzuak eta landaretza oparoa begien gozagarri.

Haitzarte horretatik irtetean ipar-mendebalde hego-ekialde norabidea duen bailara txiki batetan aurkituko gara. Kilometro inguruko luzera du, eta beste haitzarte batetan bukatzen da, aurrekoa baino askoz txikiagoa. Hura pasatuta bigarren bailara batetara irtengo gara. Aurrekoaren norabide bera du, baina hura baino laburragoa da. Hirugarren haitzarte txiki bat pasatuta Arcena mendikatea guztiz gainditua izango dugu, eta laster Herránera iritsiko gara, Burgoseko probintziako Tobalina eskualdean.

Puron errekak bere bidea jarraitzen du, traba gabe jada, kilometro gutxiren buruan Ebrorekin elkartzeko.

Riberara kotxez irits daiteke, baina gomendagarriagoa da Lalastratik abiatzea eta markatutako ibilbidea jarraitzea Riberaraino.

Imágenes

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

*****

***

***

***

***

***

***

Related nodes