Santa Ana

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1042 m
Mendialdea Árcena
Kokapena ED50 30T X.481605, Y.4743280
WGS84 42.840004 N, -3.226403 E.
Abiapuntuak Herrán, Erribera, Villafría de San Zadornil.
Gertu Puron errekaren arroila arroila, San Esteban eliza, AMPO tumulua, AMPO trikuharria, RIBERA tumulua.
Lurraldeak Araba, Burgos.
Kategoriak EHMK.
images
Santa Ana
Riberatik ikusita ©Jose

Vallegrull eta Revillallanos mendien artean zutitzen den haitza da Santa Ana, haiek ez bezala nahikoa mutur zorrotzekoa. Horrek ikuspegi zabala eskaintzeko aukera ematen dio eta ikusgarria da gainera ingurua: Iparraldean Ribera herriaren hondakinak, teilaturik gabeko harrizko horma zaharrak, Mendebaldean Vallegrull-en bizkar luzea eta Ekialdean Revillallanosen bizkarra.; urrutixeago, berriz, Recuenco, Karria eta Valderejoko baso eta larreak. HMtik Puron ibaia pasatzen da, haitzarte estuan eta horrek inguruetan erakarmen handia duen paisaia sortu du. Jende asko inguratzen da haitzean zulatutako xenda ezagutu eta erreka bazterrean pasioan ibiltzera, bai Valderejo aldetik eta bai Herran aldetik. Gainontzean basoz estalitako mendia da eta ezpel artean zabaldutako xenda batek igotzen du Revillallanos-era lotzen duen lepotik, zailtasun eta neke handirik gabe. Revillallanos-ekin batera igo daiteke ibilbidea osatu nahi izanez gero.

Irudiak

****

****


***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Lotutako orriak

Paisaia ederrak.

Kaixo mendizaleok.
Atzo izan nitzen bertan eta Santa Ana mendira igotzeko Revillanos-Valdemediana mendigunea eta Santa Ana arteko lepotik abiatzen da, oso ondo markatua dago (Vaderejo parke naturala osoa bezala) eta galtzeko arriskurik ez dago. Gainera mendi honi buelta osoa eman diezaiokezue Ribera herri abandonatutik Puron arroila eta Santa Ana lepora iritsi eta iparreko zelaietara jetsi eta Riberara iritsi. Oso ibilbide polita eta atsegina da famili giroan egiteko.