Pausaran / Ponsoroa

zuriain-k sortua, 2008, uztaila 31 - 18:38
Garaiera 1272 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.634463, Y.4750803
WGS84 42.896125 N, -1.354406 E.
Abiapuntuak
Gertu Elke mendia, San Martin eliza, Gorraitz herria, Imizkotz herria, San Pedro eliza.
Lurraldeak Euskal Herria.
Kategoriak .
images
Pausaran / Ponsoroa
Elke eta Pausaran ekialdetik, Biskatxongo gailurretik ©zuriain

Hurbileko Elkeren itzalpeko mendia dugu Pausaran: igotzen bada, Elkerekin batera egiten da. Horrek ez du erran nahi Pausaranek berezko tasunik ez duenik. Haren harrizko hormek itxura zirraragarria azaltzen dute alde guztietatik, eta gailurretik ikuspegia mugatua bada ere, igoera zailak nolabaiteko xarma ematen dio. Bai Gorraizetik abiaturik bai Imizkoz gaineko Josepita lepotik, ibilbide guztiek Pausaran lepoan bat egiten dute. Josepita lepotik abiatzen den bidea atseginagoa da Gorraizko pista baino, eta gutxi ibilia bada ere, ongi eramanen zaituzte Pausaranen oinetaraino. Handik gorako bidea marka zuri-berdekin dago markaturik. Eskalada erraz baina eder bat da. Ohartxo bat: markak kairn handi baten ondoan amaitzen dira, baina hori ez da benetako gailurra. Buzoia aurkitzeko, ezpelen arteko borroka labur bat beharko duzue egin, tontorra berrogei bat metro ipar-mendebalderago baitago. On egin ;)

Irudiak

***

***

****

***

***

***

***

***

****

***

****