Elke

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1297 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.634517, Y.4750320
WGS84 42.891767 N, -1.353861 E.
Abiapuntuak Gorraitz, Orotz-Betelu, Urdirotz.
Gertu Pausaran / Ponsoroa mendia, Gorraitz herria, San Martin eliza, Imizkotz herria, San Pedro eliza.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Elke
Elke Espoz herritik ©zuriain

Bi gain bereizi ditu, biak ere harritsuak eta ezpelaz josiak (galtza luzeak eraman). Argazki nagusian erdialdekoa da tontor nagusia. Eskubi aldean ageri den tontorrari Pausaran deritzo eta oso itxura xelebrea du iparraldetik (Jaun Done Jakuetik) ikusita.

Inguruan gain altuagoak baditu ere (Korona, Baigura), Artzibarko mendirik ezagunena izanen da Elke. Alde guztietatik ikusita, bere tontor lerdenak begi guztiak erakartzen ditu, eta mendizale gutxi izanen dira gailur harritsu hau zapaldu ez dutenak.
Txango ezagunena Orotz-Betelutik abiatu eta Gorraitz herriskatik igarotzen dena da. Pista zabal batek Elke eta Pausaranen arteko leporaino eramanen gaitu eta handik gorakoa basoan barnako igoera gogor baina laburra besterik ez da izanen. Artzibarko Imizkotz herriskatik ere abia gaitezke Josepita leporaino joanez eta bertatik, Pausarango ekialdeko hegia zeharkatzen duen bidea hartu eta lehen aipaturiko lepora iritsiko gara. Kontuan hartu behar dugu Imizkotzera iristeko ez dela errepiderik, pista kaskar bat besterik ez.
Beste aukera bat Karrobide tunelean (Lakabera iritsi baino berrehun bat metro lehenago) hasten dena da. Pistan gora egin dezakegu autoz edo autoa bertan utzi. Pistak Zalakarteko ekialdeko hegietan behera eramanen gaitu iparralderantz, eta Elutsandiko lepora iritsi. Iparralderantz jarraituko dugu Xuxkalen bordaren hondakinetaraino. Bertatik, bide arrastoak jarraituz, Elkezelaiko lepora jarraituko dugu. Hoberena da gailurrari zuzenean ekiteak, bidexkak bilatuz ezpelen artean, igoera gogor baina labur batean. Beste aukera apur bat garbiago baina arriskutsuagoa mendebaldeko ertzean gora egitea da, ederragoa, baina kontu izugarriz ibiltzeko modukoa.

Irudiak

****

****

***

****

***

***

****

****

***

****

***

****

***

***

**

Oroz Betelutik abiatuta.

Oroz Betelutik hasi genuen Elkerako ibilbidea. Gorraizera iritsi (bidea erreza da eta argia, pista zabala bait da) eta herri hau altuera handi xamarrean dagoenez (900 metro inguru) ez genuen tontorrera iristeko arazorik izan. Hasieran, gora igotzeko bidea garbi ikusten genuen, baina geroxeago bidea ezkutatu eta tontorra non egon zitekeen pentsatuta zuzenean egin genuen bertara, inongo biderik jarraitu gabe. Tontorra ikusten uzten ez duten zuhaitz tartetik igo genuen, baina inongo arazorik gabe. Gorraizetik, oduerdi batean tontorrean geunden. Hango bistak, ederrak.

Re: Oroz Betelutik abiatuta.

Bat. Orotz-Betelutik Gorraitzera birritan hartu ahal dugu bide zaharra, pare bat bihurguneetan, zuzen jarraituta.

Bi. Gorraitzera helduta, Nahiz eta Elke eta Posoroa tontorren arteko lepora joan behar dugun, ezkerretara jo behar dugu, Elke mendiaren beheko aldetik, ezkerretatik eskuinetara egiten duen pista batetik. Pista hau amaitzen den tokian, ezkerretara dago bidea, basoan zehar, Elke-zelai lepora heldu arte (Elke eta Ponsoroaren artean- 1.185 m.). Hor hesia topatuko dugu eta ezkerretara egin behar malda bizi batean zehar (basoa izugarri polita bezain gogorra eta laban egiteko arriskua dago, heze badago). Gora helduta, solte gelditu den harri izugarri handi batekin topo egingo dugu. Ezkerraldetik pasatu harriaren ondo-ondotik, eskuinetara egin eta handik bosten bat minutura tontorrean izango gara.

Re: Oroz Betelutik abiatuta.

Ez da eszkutatzen,jarraitu bidea zuzen Elke eta Pausaran (Ponsoroa) arteko lepora.Justu han hasten da bideska bat ezkerretara tontorraraino galdu gabe eta erreza...Bueno hori uste dut,tontrrean egon naiz duela hamabi urte orduen itxita ez ba da..........