Olbidea

Enviado por zuriain el 2010, Noviembre 16 - 14:36.
Altitud 1141 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.650550, Y.4746534
WGS84 42.854698 N, -1.158613 E.
Puntos de partida Jaurrieta-Eaurta, Ibiltzieta
Cerca Olagaina mendia, Erremendia mendia, Menditxusia mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Olbidea
Laurenzeko errota, Beieguko malkarren azpian ©zuriain

Zaraitzuko ibarraren inguruan mendialde zabal eta nahasiak hedatzen dira. Antzinako bizimoduaren aztarnak pixkanaka desagertzen ari dira pinudien baitan edo sasiek harturik: borden aztarnak antzinako larreen erdian desegiten dira, bideak itxi egiten dira, baita toki-izenak ere ezabatzen dira jendearen oroimenetik.
Olbidea mendia Ibiltzieta, Eaurta eta Erremendiaren erdian kokaturiko mendialde ezezagun baten erdian dago. Harekin batera, Betatugaina eta Olagaina mendiak aurki ditzakegu, arroil harritsuek eta pinudi ilunek elkarrengandik berezita.
Arroi horietako batean, Beiegu ezagunagoaren oinarrietan, Laurenze errotak aurre egiten dio denboraren joanari. Gertu, Laurenzeko sorburua dago, ura lurraren erraietatik ateratzen ikus dezakegun toki magikoa.

Imágenes

***

***

***

****

***

****

***

***

****

***