MenditxusiaEnviado por zuriain el 2008, Octubre 20 - 09:12.
Menditxusia ©zuriain Izenak bestelako irudia ematen duen arren, Menditxusia bisitatzea merezi duen gaina da. Aretako zonaldean ongi nabarmenduriko mendia da eta Erremendiako inguru ezin ederragoetan barrena paseatzea plazer hutsa da. Hegoalderago, Continen atakak berezirik, garaiera berdintsuko Araxamendi edo Zarkindegi dugu, bere gailur bitxi eta iritsiezinarekin: hainbat metrotako monolito zorrotz bat da punturik garaiena.
|