Larratza / Pikoatxikota
Larratza / Pikoatxikota tontorra
©inaxio
Larratza Arrigorrieta mendikatetik mendirik ikusgarriena dugu. Hurbileko Kañadaxiloa edo Puntabarrena ez bezala, harritsua eta zorrotza da, eta gailur ezin airosoagoa dauka.
Ez dakit bisita gehiegi jasotzen duen, hurbileko 2000koek mendizale gehienen arreta hartzen baitute. Dena den, merezi du mendi eder honetara bisita bat egitea, ibilbide gogorra eta luzea izan arren.
Txangorik interesgarrienetako bat Urzainki eta Izabaren arteko bidean hasten da (SL NA77). Punturik altuenean, kainez markaturiko bidexka bat hasten da Aizarituko harratera abiatzen dena. Handik aurrera gandorrean gora eginen dugu, malda latzei aurre eginez. Saria gailur airosoan jasoko dugu.
Beheraxeago, Ardibidepikua ikusiko dugu. Bertako errepikagailura daraman pista Nafarroako maldatsuena omen da. Bi gailurren artekoa egin daiteke, baina kontuz ibili behar da, gandorra batzuetan zorroztu egiten baita... eta sasiek erabat oztopatzen baitute zeharkaldia.
Imágenes
![92295| : Larratza (1587m) Izabako antena aldetik](/argazki/thumb/2018/07/92295.jpg) ***
![92294| : Larratza (1587m), azken malda](/argazki/thumb/2018/07/92294.jpg) ***
![92293| : Larratza (1587m), tontorra](/argazki/thumb/2018/07/92293.jpg) ***
![92292| : Larratza (1587m) Arrigorrietatik](/argazki/thumb/2018/07/92292.jpg) ***
![92291| : Arrigorrieta M. (1565m)](/argazki/thumb/2018/07/92291.jpg) ***
![92290| : Arrigorrietako gandorra Arnaiatik](/argazki/thumb/2018/07/92290.jpg) ***
![37656| : Izaba inguruko mendiak](/argazki/thumb/2009/04/37656.jpg) ***
![37655| : Larratza eta Ardibidepikua](/argazki/thumb/2009/04/37655.jpg) ***
![37654| : Larratzako itxura beldurgarria mendebaldetik](/argazki/thumb/2009/04/37654.jpg) ***
![37617| : Larratza eta Ardibidepikua mendebaldetik](/argazki/thumb/2009/04/37617.jpg) ***
![31762| : Arrigorrieta mendilerroa Puntabarrenatik](/argazki/thumb/2008/09/31762.jpg) ****
![31340| : Bainesko tontorretik hegoalderantz, Arrigorrieta mendilerroa](/argazki/thumb/2008/08/31340.jpg) ****
![16815| :](/argazki/thumb/2008/05/364_16815.jpg) ****
![16223| : Larratzako tontorretik, Arnaia](/argazki/thumb/2008/04/364_16223.jpg) ***
![16221| : Larratza iparretik](/argazki/thumb/2008/04/364_16221.jpg) ***
![16220| : Larratzaren itxura ikusgarria, Ardibidepikuatik](/argazki/thumb/2008/04/364_16220.jpg) ***
![16218| : Larratza Puntabarrenatik](/argazki/thumb/2008/04/364_16218.jpg) ***
![15799| : Larratza eta Ardibidepikua, Armotoatik](/argazki/thumb/2008/04/364_15799.jpg) ***
![15616| : Larratzako gailurreko jaoitza](/argazki/thumb/2008/03/364_15616.jpg) ***
![15614| : Tontorra, Ardibidepikua behean](/argazki/thumb/2008/03/364_15614.jpg) ***
|
Uda honetan igo dut Urzainkitik abiatuta
Uda honetan igo dut Urzainkitik abiatuta. GR 321 ibibidearen arrastoa jarraitzen du Izaba aldera eta punturik gorenean hura utzi eta sigi-saga igotzen da basoan barrena mendiaren HMko bizkarrera lehendabizi eta goiko larre eremura gero. Oso igoera ederra iruditu zait, bide zaharretan barrena igoera osoa. Bide bereik jaitsi naiz, beste batean osatuko dut ibilbidea Izaba aldera jaitsita.