Iruxabal

zuriain-k sortua, 2012, abendua 21 - 08:55
Garaiera 825 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.614235, Y.4760116
WGS84 42.983263 N, -1.600189 E.
Abiapuntuak Aritzu
Gertu ? Irazabal tumulua, Aritzu herria, San Pedro eliza, Apordoki mendia, KARETE eremu tumularra.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Iruxabal
Iruxabalgo gailurra ©zuriain

Aritzu eta Lantz herrien artean mendialde oihantsu bat zabaltzen da. Pagadiek erliebe ez oso malkartsu baina konplexu bat estaltzen dute, erreka txikiek bakarturiko hainbat eta hainbat gain nahasten baitira inguru honetan. Pistek bide zaharrak desagertzea ekarri badute ere, ederra da baso zabal hauetan barrena paseatzea, edo bizikletaz ibiltzea. Megalitoen maitaleek ere badute zer bilatu inguru hauetan.
Alanegi, Iruxabal eta Ezkatimalda gainak aitzakia izan daitezke zonalde honetara hurbildu eta paseo eder bat osatzeko.

Irudiak

***

****

****

****

****

***

Lotutako orriak