Apordoki

zuriain-k sortua, 2009, apirila 29 - 09:16
Garaiera 1181 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.615840, Y.4760228
WGS84 42.984026 N, -1.580475 E.
Beste izenak Gurbaitz, Artzeki
Abiapuntuak Egozkueko mendatea, Egozkue, Olague, Aritzu
Gertu ? Irazabal tumulua, Urdanatz / Erbilarreta mendia, EZTELEGI 2 tumulua, USATORREKO LEPOA trikuharria, BAIARNEGI trikuharria, EZTELEGI 3 tumulua, EZTELEGI 1 tumulua, Iruxabal mendia, AGIÑETA 3 ekialde trikuharria, AGINETA tumulua, AGIÑETA 2 erdi trikuharria, AGIÑETA 1 mendebal trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Apordoki
Apordoki ©zuriain

Anueko ibarraren gainean sumendi itxura ederra azaldu arren, mendi hau ez da oso bisitatua. Seguruenik Baratxueta-Burdindogi katetik apur bat aldendurik egoteak zerikusi handia izanen du bazterketa honekin, mendizale gehienek Urdanatz igo eta iparralderantz jarraitzen baitute, Burdindogi, Egide edo Goitiko Gaineko tontorretarantz. Hala ere, Anueko Oihaneko mendien artean, Apordoki da paisaia ikustea ahalbidetzen duten bakarrenetakoa, gainerako gainak pagadi sarriez josita baitaude.
Nahasmen handi samarra dago zonalde honetako toponimiarekin. Mendien Katalogoan Apordoki izena hobesten den arren, M. Belaskoren hiztegian irakur dezakegu "Apoen Ordoki" hori beheraxeago dagoen zonalde baten izena dela, eta Gurbaitz izena iradokitzen du. Beste mapa eta liburu batzuetan, ordea, Artzeki izena agertzen da.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***