El Fallar

Enviado por inaxio el 2009, Septiembre 28 - 08:30.
Altitud 1292 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.650757, Y.4723361
WGS84 42.646084 N, -1.162260 E.
Puntos de partida Leireko Monastegia
Cerca Rallar mendia, Leire monastegia / komentua.
Provincia Nafarroa.
Categorías .
images
El Fallar
Behe aldetik ikusita, Cerradako bidetik ©inaxio

Leireko Monastegiaren gain aldeko amildegietan nabarmentzen den haitz sorta batek osatzen du El Fallar mendia Hegoaldeko isurialdean. Hiru haitz ematen dute behe aldetik ikusita, ezker aldeko bihar meharrak eta eskubi aldekoa sendoagoa; eskubiko hau da tontorra eta ezkerrekoa berriz, zutik egon ezin duen haitz multzo harrigarri batez burututako burkaila. Goiko ikuspegia oso zabala da tontorra mendi-ardatzetik Hegoaldera irtenda dagoelako eta gainean zuhaitzak nahiko bakanduta daudelako. Bada burdinazko gurutze haundi bat bertan, eta baita buzoia izandakoaren oinarria ere.
Tontorrera iristeko Cerrada mendatea nahiz Arangoitiko igoerako bidea erabil daitezke eta bi mendate hauek lotzen dituen xenda bihurria erabili gero (harripilak eta pintura marka ugari), tontorretik oso gertu pasatzen baita.
Izena SITNAren mapa topografikotik jaso dut, eta ez dakit zuzenena bera den. Mapa berean lau bider ageri da izen bera, itxura desberdinarekin: Hayar, Fayal, Fayar, Fallar. Hala ez bada, esango didazue.

Imágenes

****

****

***

***

****

****

***

****

***

****

****

***

Related nodes