Oso eta Fallar Leiretik

Enviado por inaxio el 2009, Septiembre 24 - 22:04.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Leireko monastegia
Esquema Leire - Cerrada mt. - Oso - Cerrada mt. - Fallar - Paso del Buey - Leire
Relacionados »Oso (mendi) »Oso eta Fallar Leiretik (ibilbide) »El Fallar (mendi)
Gora-behera684 m
Luzera11 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Zuriainek aipatutako ibilbidearen osagarria da, jaitsierarako beste bide bat erabiliaz. Cerradako mendatera itzultzean, gurutzedun tontor bat (Fallar) ikusiko duzue Mendebaldean, oso urrutira gabe. Hara heltzeko aurreko larre eremuan nabarmentzen diren haitzen artetik abiatzen den xenda bihurri bat jarraitu behar da. Arrastoa arina da tarte batzuetan, baina harripilak eta pintura markak arretaz jarraituz gero (2009ko iraila), ez zarete galduko. Halako batean harriz inguratutako lepo batera helduko zarete: ezker aldean dago tontorra. Nahi izanez gero mendebaldera jarraitu dezakezue gero xenda berari jarraituz (arretaz jarraitu behar zaie pintura marka eta harripilei), Arangoitiko igoerako bidea topatu arte, larre soilean zabaldutako lepo batean. Arrastoak puntu horretan behera egiten du, sigi-saga, igoerarako erabili dugun bidearekin topo egiteko puska bat beherago.
Oso bide polita da, harri, pinu eta pago artean bihurrika dabilen xenda jostagarria.

AdjuntoTamaño
leire-oso-fallar.gpx151.62 KB

Notes:

Ez dakit aipatutako toponimoak oso zuzenak diren, baina tira, horiek ageri dira SITNAren mapa topografikoetan.