Egide

inaxio-k sortua, 2005, abuztua 15 - 17:22
Garaiera 1246 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.617462, Y.4763211
WGS84 43.010631 N, -1.559959 E.
Beste izenak Eride
Abiapuntuak Arietzu, Iragi, Lantz.
Gertu ERIDE zista, BURDINDOGI 2 mendebal trikuharria, BURDINDOGI 1 ekialde trikuharria, GEREZIAIN trikuharria, Burdindogi mendia, Burdindogiko Santo Kristo ermita, BURDINDOGI tumulua, ? Gereziain zutarria, BARABAR zutarria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak .
images
Egide
Errotarria tontorretik gertu ©inaxio

Zurian eta Burdindogi artean egotea egokitu zaio eta ia-ia Burdindogi adinakoa izan arren, Katalogo ofizialetik kanpo gelditu da. Burdindogi baino politagoa da ordea Egideko gainaldea eta ikuspegi zabalekoa da, hura ez bezala. Gainaldean han-hemenka harrotutako haitz gorriak eta pilatutako harlauzak ikus daitezke, pago, iratze eta txillar artean. Buzoi polit askoa ere bai, orkatz bat irudikatzen duen metalezko eskulana. Badu tontor honek ordea beste berezitasun aipagarri bat: errotarriak. Antza denez tontorraren inguruan pilatzen diren harlauzak errotarriak egiteko erabili izan dira eta bada bertan oraindik erdi-eginik eta hautsita gelditutako zenbait ale. Gainontzean baso eremu zabalez inguratuta dago mendia eta ibilbide luzea eskatzen du gertuen dauden herrietatik.

Irudiak










***

****

***

***

***

****

****

****

***

***

****

***

***