BURDINDOGI 1 ekialde trikuharria

Tipo Trikuharria.
Zona ANUE - ESTEREIBAR.
Descubrimiento F. Ondarra Erdocia (02-08-1975)
Ubicación
· Alt.: 1235 m.
· WGS84 43.000233 lat., -1.553025 long.
· ED50 30T X.618047, Y.4762066
· Ubicación exacta (~25m)
Cerca BURDINDOGI 2 mendebal trikuharria, Burdindogi mendia, Burdindogiko Santo Kristo ermita, BURDINDOGI tumulua, ERIDE zista, Egide mendia, ERIDE 1 zutarria, Goitiko Gaina mendia, GOITEAN 1 IPAR trikuharria, ERIDE 2 zutarria, GOITEAN 1 zutarria, GOITEAN 2 HEGO trikuharria, GEREZIAIN trikuharria, EZTELEGI 1 tumulua, EZTELEGI 3 tumulua.
images
BURDINDOGI 1 ekialde
Burdindogi 1 ©zuriain

Fuente: Nafarroako Karta Arkeologikoa (Hilharriak taldea).

Imágenes

***

***

***

***

***

***

Burdindogi 1???

Kaixo lagunok. Burdindogi 1en bila aritu nintzen larunbatean, baina koordenadek seinalatzen zuten tokian harri "susmagarri" asko bazeuden ere, ez nuen megalito itxurarik zuen ezer ikusi... nire uste apalean, jakina. Hori baseliza inguruan, eraikinetik hego-ekialdera.
Burdindogiko txartelontzien inguruan, ordea pare bat trikuharri (itxuraz!) aurkitu nituen. Bata, txikiagoa, Burdindogi 2ko koordenatuekin bat zetorren zehatz-mehatz. Argazkiak megalito horren orrialdean jarri ditut. Baina hogei bat metro hego-ekialdera beste megalito bat zegoen, edo behintzat halako itxura peto-petoa zuen. Harritu egin ninduen biak elkarrengandik hain hurbil egotea, koordenatuen arabera nahiko urrun egon behar baizuten. Tira, argazkiak hor uzten ditut, ea zer deritzezuen. Megalitoa bada, ongi. Ez bada, argazkiak kendu eginen ditut. Segi ongi!

nik uste asmatu duzula.

nik uste asmatu duzula. sarean aurkitu ditudan (http://www.anue.es/upload/docs/01%20EMOT%20Memoria.pdf) koordenatuak jarri dizkiot, eta bat dator zuk esandakoarekin. portzierto, badira dokumentu horretan gurean jasota ez dauden izenak...

Kaixo, Inaxio. Ez dakit nola

Kaixo, Inaxio. Ez dakit nola aurkitu duzun dokumentu hori, baina bai, badirudi orain dena bat datorrela... eta ez bakarrik Burdindogiko trikuharrien kontua.

Ez dakit oroitzen zareten, baina orain aste batzuk Lantz-Aritzu aldeko trikuharri batzuen argazkiak bidali nituen. Haien artean, Barabar zutarriarenak. Bada, bi kanditatu nituen horretarako, bertan pare bat harri susmagarri aurkitu bainituen. Orain, Garbitz zutarriaren existentzia eta koordenatuak ikusita, dena garbi dago: hura Garbitz zutarria zen.

Bestalde, Gesaleta megalitoa dela eta, orrialde honetan, Lantz-Iraitzoz zonaldean, beste trikuharri bat aipatzen da Lantzen iparraldera, Mendikoa izeneko muino batean.

http://www.retena.com/personales/frs/dolmen/

Badugu lana!