Auñamendi (Anie)

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 2507 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.686051, Y.4757350
WGS84 42.944210 N, -0.720817 E.
Puntos de partida Ernaz, Belagua.
Cerca Añelarra mendia, Countendé mendia, Soumcouy mendia.
Provincia Bearn, Iparraldea, Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Auñamendi (Anie)
Auñamendi ©Enezubi

Jende askorentzat hauxe bada ere Euskal Herriko mendirik altuena, Auñamendi (fr.z Anie) Nafarroa eta Zuberoako mugetatik at gelditzen da erabat: Hiru Erregeen Mahaia da altuena, Biarnoa, Huesca eta Nafarroaren arteko mugan. Mendi honen zailtasun edo arriskua ez datza igoeran, Larrako karsteko bidean baizik: oso ibilbide nahasia karaitzen artean, gora-behera askorekin, lainoa sartzean labirinto amaigabea. Ez dut zorte handirik izan mendi honekin, izan ere bi bider izan naiz tontorrean eta bitan laino artean ibili gara (behin ordu bete inguru noraezean ibilita, laino artean), beste behin sekulako euri jasak zirela eta blai eginda buelta. Iparrorratza ezinbestekoa da. Lainoaz gain, Larrako lapiaz amaigabeak zulo asko ditu ete oso kontuz ibili beharra dago hauek elurrak tapatzen dituenean. Errazagoa da halere elur asko denean igotzea batere elurrik gabe ibiltzea baino. Biderik erabiliena Ernaztik abiatzen dena da eta 5 ordu inguruan egiten da. Ondo markatuta dago, baina adi egon beharra dago, terrenoa, esan bezala, kaotikoa baita (berriro esango dut, kontuz lainoarekin, sarri azaltzen baita gain horretan eta iparrorratzak deus gutxi balio du hor). Ikuspegi zoragarriak izan behar ditu, baina nik ez ditut ikusi oraindik :-(.

Imágenes

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***

****

***

****

***

****

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

****

***

****

**

****

***

***

****

****

***

***

****

****

***

****

**

****

****

****

**

****

***

**

**

**

Related nodes

Pirinioak jaiotzen den tokia

Hauxe da, Euskal Herrian bederen, Pirinioak lehen aldiz entzun bezain laster gogora etortzen zaigun mendia. Mendi magikoa, mitikoa, guretzat. Gainera, Frantzian egon arren, beti kontsideratu dugu euskal mendi bat.
Igoerabide arruntenak San Martin harritik eta Laberouat aterpetik egiten dira.
Euskaldun gehienok lehen aukeratik burutu izan dugu.
Bada bide bat gune belartsuak gainditzen dituena, gorabehera handiekin, Arlas ingurunera doana. Aukeran, Arlas igo orain, itzuleran bestela \"ni de coña\". Gune karstikora iristean, pazientzia. Bi bide:
1) Arresak igaro zuzen, Anieko lepora norabidean.
2) Xenda jarraitu, buelta handia ematen duena
Gure taldea banatu egin zen eta, egia esan, \"a los listillos les salió el tiro x la culata\". Berez, motzagoa da lehen aukera, baina... .
Anieko lepora iristean. ur traguxka bat eta azken malda igo. Ea ez zeaten asko labantzen, harri koskor txikiengatik. Pasarte batzuetan eskuak jarri ta listo. Panoramika itzela: Aiako harritik Anetora. Bai Anetora. Totalera 6 orduko txango nekagarria baina oroitzekoa bizitza osorako.

Ni

Hi baka zak miño Ipar Euskal Herriko mendi bat ez da medi Frantzes bat. Hoi re Euskal Herria duk!!

Uste dut oker zaudela.

Uste dut oker zaudela. Goikoak ederki jarri du. Ahuñamendiren punta, oso osorik, Bearnoko mugen barnean geratzen da, nahiz eta bidearen zati haundi bat euskal lurretan igaro. Ez da beraz Ipar Euskal Herriko tontorra. Beste gauza bat da, euskaldunontzako, tontor honek duen garrantziagatik, sentimentalki gurea bezala hartzea. Baina mugei kasu eginez, ez da ipar Euskal Herrian sartzen, Bearnon baizik.

Auñamendi

Ni hirutan saiatu naiz mendi polit hau igotzen, baina lainoa dela eta, ezin izan dut igo. Gero eta gogo haundiak dauzkat. Arlas-etik badago ikuspuntu zoragarri bat Auñamendi ikusteko. Laugarrenean baietz!

Pierre Lafittek ondo ezagutzen zuen

Serge Monier-en _Entretiens souvenirs avec LE PERE LAFITTE_ liburuan
aurkitutako pasarte interesgarria, elkarrizketatzailea eta euskalari handia gaztetako kontuez ari direla:

Pendant les grandes vacances nous faisions de grandes balades alors,

Auñamendi

Aste Santutan elurretan egin dugu bide osoa eta zoragarria izan da. Eskerrak eman nahi dizkiot gainera orri honi, bertan lortu bait nuen informazio nahikoa Auñamendi arazorik gabe igotzeko eta baita jendearen komentarioei esker ere. Auñamendi magikoa da, anima zaitezte, ez zarete damutuko!!

ahuñamendi

Jendeak ez badaki ere, zu eta zure ondoan dituzunak osatzen dezue Ahuñamendi mazizoa. 2000-3000 metro bitarteko munduko mendirik politena. Ez dago zu bezalakorik. Bakarra zera zu. Mendi sakratua duela gutxi arte, zergatik?

hura

mendi polita dan harren,kontu aundiz ibili bear da ,hura ta lañoarekin .beti hur naiko heraman ,artzeko leku bakarra arlas barrenean.

Urrun

Anie, maite zaitut .

auñamendi

Hiru biderrez egon naizen arren iñoiz ez naiz nekatzen mendi hau igotzeaz. Berezitasun asko ditu, ikusmirak zoragarriak dira.
Historikoki ere nafarrokoa izan zen Napoleonek bereganatu zuen arte leku estratejiko garrantzitsua delako.
Aintzinako euskaldunek uste zuten mendi hau, Pirineo guztien sorbura zela, horregatik Pic de Anie(frantsezez), Auñamendi da euskeraz, eta pirineo euskal izena auñemendiak da. Zerbaitegatik izango da?
Agur

Auñamendi

Aurtengo udan egon nintzen ni Auñamendiko tontorrean, eta gain hartatik ikusten diren ikuspegiak zoragarriak dira. Guk Belagoatik hasita egin genuen martxa, biderik ezagutu gabe noski, eta desbideratu egin ginen. Honen ondorioa terreno karstiko bat zeharkatu behar izana izan zen, kontu handizibiltzeko terrenoa, lapiaz ugari eta sakonak baititu. Jeisterakoan lainoa sartu zuen, eta eskerrak jada Belagoatik hurbil geunden. Arlas mendia izan zen gu bueltako bidean gidatu gintuena.

Hiru erregeen mahaia

Mendi hau ikaragarria da. Nere 15 urteekin 2 aldiz igo dut eta berriz igoko nintzateke. Lehengoan laino artean, eta mendian esperientzia gutxi nuenean. oso txarto pasatu nuen lehengo igoeran, Lintzako koiladorarte. baina gero ondo jarri eta gora joan giñen. ez genuen ezer ikusi eta berriz bueltatzea pentsatu genuen, honetan eguraldi onarekin. eta bertatik ikusten diren bistak izugarriak dira. benetan gomendatzen dut mendi hau, merezi du eta.