Añelarra

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 2358 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.685212, Y.4756758
WGS84 42.939087 N, -0.731288 E.
Abiapuntuak Belagua, Ernaz.
Gertu Auñamendi (Anie) mendia, Soumcouy mendia, Peneblanque mendia.
Lurraldeak Bearn, Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Añelarra
Iparraldeko isurialdea ©inaxio

Belagua aldeko menditzar horiek denak ikusteko leku aproposenaren bila bazabiltzate, ez da hori Auñamendia, ez eta Hiru Erregeen Mahaia, horiek berak ezin baitute faltatu paisaia horretan: Añelarra da ikusmira egokiena eskaintzen duen tontorra. Añelarra bera Auñamendiren kate berera lotuta dago, Castetne izeneko haitza tartean dutela, eta gertutasun horrek galarazten dio mendizaleen arreta. Ernaz aldetik datozen bideek Auñamendiren bila jotzen dute eta mendizale gutxi da hari uko egin eta Añelarrara jotzen dutenak. Elkarrengandik gertu gelditzen dira halere, eta indar nahikoa izanez gero, ez da ibilbidea asko luzatu behar bi tontorrak ibilaldi berean zapaltzeko.
Zailtasunik gabeko gandor luze batek osatzen du gainaldea eta neke handirik gabe ibil daiteke. Iparraldeko isurialdea ordea karaitzezko anabasa amaigabe batek betetzen du eta kontuz ibili beharra dago eremu horretan, oso nahasgarria eta zaila baita (lainotuz gero are gehiago, jakina).

Irudiak

****

****

***

***

****

****

***

****

****

***

**

***

***

**

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

***

Añelarra, Belaguatik

Egun on denak;
Segurki, Belaguatik bidea Añelarrara luzeagoa da!

GR12 "Euskal mendiko ibilbidea" hartu behar da normalki... normalki... bainan igoeran, guk Ezkilzarra-ko bidea hartu dugu!!
Ezkilzarrako zelai ondoren, xendera zahar bat segitu dugu.
Marka urdin batzuk basoan ziren, zorionez. Basoan, arbolak moztuen ondoan iragan gara.

Gero GR12 segitu dugu, Aniabarkandia leku ederrean, Insolako lepora (4 oren Belaguatik)
Eta hortik, Anialarra hego aldeko joan orde, "la Torre" lehenik bisitatu dugu. Kasu zulok eta harriak eremu horretan.
Azkenean, Torretik Anelarrara zeharkatu dugu, mendi hegalean.

Jaustean, Anialarrako gandor luze hartu dugu, eta 2000m inguruan, arteka txiki barnean pasatu dugu, GR12-raino. (kontuz laino eta euri egunetan).

Buelta hori zoragarria da, baina oso luze ere bai (24 km).

Laster arte.

Añelara

IEP !. aste buruhuntan belaguatik Lescunraino ibiliko gira .....
argazki batzuk bidaliko dizuet !!!!!!!!
bide ona atsematen badugu !
:)

marko

Bide zehatza

Añelarrara joateko bide zehatza jakin gura nuke. Zein den abiapuntua, ibilbidea argi dagoen, markaturik ote dagoen edota ibilbidea arraz jarraitu daitekeen.
Mila esker.

Auñamendi aldetik oso erreza da

Auñamendi aldetik oso erreza da. Hau da, Auñamendira bazindoiazen bezela juan honen barreneraino, eta azkenengo aldapia igo biharrian Auñamendi eta Añelarra arteko lepora desbideratu, eta ekialdeko gandorra jarraitzen tontorrera. Harri-pilak oso tarteka ikusi genittuan, eta bide garbirik eztau. Dana dala eztaka zailtasunik.
Ernazeko lepora bueltatzeko, mendebalderuntz jaisten hasi ginan, baina ezkinuan biderik topau, eta nahiko galduta ibili ginan karst kaotikuan kostata aurrera eitten.

Añelarrako bidea

Guk hiru aldiz saiatu behar izan genuen mendi hau igotzeko. Ez genuen Auñamendiko ibilbidea erabili nahi, bide berrietan ibiltzeko asmoa baikenuen. Eraize lepotik abiatu ginen, Zanpori mendia zeharkatu eta karst izugarrietan barrena urratu genuen bidea. Ez dago bide zehatzik, batzuetan kairn batzuk aurkitzen dira, baita margo marka batzuk, baina ez doaz inora, antza. Hoberena, nire ustez, bruxula hartu eta aurrera. Gu iluntzean iritsi ginen autora, hori bai, eta porru eginda! Hala ere, toki ezin ederragoak -Auñamendiko bidea baino gehiago, seguru!- zeharkatuko dituzue.