Landarea

Loreak 3.5 baino laburragoak dira, hodi zilindriko estua dute, gingil zutituak dituzte eta eztarrian ez dute orban berderik; kaliza korolaren erdia bezain luzea da; errosetako hostoak 1-2 cm luze dira.

Orchis purpurea, Irurtzun aldean

Kaskoak purpura-orbanak ditu; labeloaren erdiko lakainaren gingilak alboetakoak baino 4-6 aldiz zabalagoak dira.

Lorea

Labeloak lau angelu ditu, ertzean zerrenda horia dauka, -/+ zabala, eta luzakin mamitsuaren gainean ile luze batzuk ditu motots gisara; petalo, sepalo eta braktea arrosak.

Tussilago farfara (Eztul belarra) Sarako leize gainean

Lore horiak; kapitulu bakartiak, hostoak baino lehenago agertzen diren zurtoin lore-emaileen muturretan; hostoek ertz altzodun/horztunak dituzte.

Loreak

Polinio paraleloak, elkarren alboan.

Lore pare bat

Labeloak hiru gingil luze eta oinaldean orri-antzeko bi toles ditu; lore-elkarte piramidal edo zilindrikoa; erretinakulu bakarra, burtsikuladuna; tuberkulu osoak.

Loreak

Labeloak hiru gingil luze ditu, eta periantoaren beste atalen kolore berekoa da; ezproia 7-20 mm luze da, obulutegia baino luzeagoa; hostoak gehienez 20 mm zabal izan ohi dira; loreek usain gozoa baina ahula dute.

Lorea

Inbolukruaren kanpoko brakteak lantza-itxurakoak dira eta muturretan arantza bana dute; kanpoko akenioak oso estuak dira, hegaldunak.

Loreak

Loreak udazkenean garatzen dira, hostoak zimeldu eta gero; periantoak (5)10-25 cm-ko hodia du; tepalo guztiek kolore berdina dute, malba eta purpura bitartekoa.

Fruituak

Zuhaixka arantzaduna, inoizka arantzagabea, 1-3.5(4) cm-ko hostoekin; 0.7-1.5(2) cm-ko fruituak, 0.2-0.5(1) cm-ko pedizelo ilegabe edo puberuluekin.