Submitted by vali on 2005, Diciembre 19 - 17:59.

Midi d'ossau mendi ikusgarriaren latitudea zein longitudea jakin nahiko nuke; behintzat norbaitek jakinarazi nahi badizkit. Internet-en aurkitzea ezinezkoa egin zait; egia esanda ez dira inon ere ez agertzen. Gustora hartuko nituzte datuok!!! Mila esker eta ondo izan

No photo

Fruituak galburu zintzilikarietan daude eta hiru gingileko inbolukrua dute; hosto obatuak edo obatu/eliptikoak.

Horman eskegita

Txortena eta errakia gaztaina-kolore ilunekoak edo beltzak dira; pinak ia eseriak dira, moztuak, erdizirkularrak edo angeluzuzenak, asimetrikoak edo, inoizka, simetrikoak.

Loreak

Zaku-itxurako ezproia, beherantz okertua, erdialdean 4 mm baino zabalagoa.

No photo

Hosto osoak edo ertzean altzodunak; tortzel-itxurako begiak; gerba arrak kapitulu-itxurakoak dira, zintzilikariak; arrautza-itxurako kupula, moko bigunez estalia; lore-elkarte emeak arretatik aparte daude.

Hostoak eta fruituak

Landare tentea, 1 m garai gutxienez; 3-15 cm-ko hostoak; kalizaren hodia gingilak bezain luzea da.

Loreak

Korolak 3-13 mm luze dira, marroiak, eta hodian ileak dituzte; kalizaren gingilak obatuak eta kamutsak dira.

Loreak

Lore tenteak edo zutituak, lukuetan edo panikuletan; kalizak gingil tenteak ditu eta hodian ile luze zurrunak ditu, zutituak; 3-4.5 cm-ko korola; landare ilezurruna.

Lorea

Sustraiak ez dira lodiak; loreak panikula zabal eta laxoan daude; pedizeloak loreak baino luzeagoak dira, eta brakteatxoak erdialdetik sortzen zaizkie; kalizaren ortzak +/- zutituak dira, oinaldean zerradunak; korolaren erdia zatiturik dago.

Loreak

Zurtoineko hosto-pareak oinaldetik bat eginda daude euren zabalera osoan; kalizak nerbio bakarreko gingil linealak ditu ia oinalderaino.