Landarea

Landareak soropil trinkoa eratzen du; gehienetan oinaldeko hostoak ez dira falta loraldian; loredun zurtoinak ez dira izaten 10 cm-tik gorakoak; kalizaren gingilak oso laburrak dira, eskuarki 3.5(4) mm-tik beherakoak.

Loreak

Korolak ileak ditu azal osoan; gehienetan 4-5 lorezil korolaren gainetik ageri dira.

Symphytum tuberosum, Karrika aldean

Korola horiak; landarearen errizoma okerka hazten da, begitsua edo tuberkuluduna da.

Loreak

Hostoek txorten luzea dute, 1 cm-tik gorakoa; hostoen orria 4 cm baino zabalagoa da, obatua, bere zabalera halako 2 baino laburragoa, eta punta ez dute oso zorrotza.

Hostoak eta fruituak

Begiak beltzak dira; hostoxkek albo-nerbio baino hortz gehiago dituzte; hostoxkek ileak dituzte azpialdean, erdiko nerbioaren hasieran.

No photo
Loreak

Zurtoineko hostoetan, behe aldekoetan behintzat, lakain batzuek bihotz- edo falka-itxurako oinaldea dute, eta muturrekoa giltzurrun-itxurakoa edo erdizirkularra da, (15)20 mm baino zabalagoa; errizoma luzanga da eta 2-6 mm-ko diametroa du.

Loreak

Zurtoineko hostoen lakainak oinaldean falka-itxurakoak dira, muturrekoa lineala eta obal zabala bitartekoa, 8(20) mm baino estuagoa; errizoma laburra izan ohi da, gehienez 3 mm lodi, baina inoizka luzea da, estoloiduna eta 1 mm baino meheagoa.

Landare multzoa

Landareak lurgaineko herrestadarrak ditu; goiko brakteak loreak baino laburragoak dira; lore-elkartea laxoa eta luzea da; zurtoinek ileak dituzte aurrez aurreko bi aldetan, eta alde iletsuak adabetartez adabetarte txandakatzen dira; lorezil-harizpi iledunak.

Lore eta hostoak