Lore eta hostoak
Loreak
Loreak

Beheko hostoak lantza-itxurakoak dira, estuak; brakteak obulutegia baino askoz laburragoak dira; lore zuri-zuriak.

Landareak
Loreak

Petaloek ertzean guruin-ile asko (35-70) dituzte; ile horietako bakoitzak 3 zelula ditu, muturrekoa esferikoa; korola gorrixka edo arrosa, oso gutxitan urdina.

Viburnum lantana, Ilarduia aldean

Hostoak hortzdunak, erorkorrak, bigunak, lodiak dira, nerbio nabarmenak dituzte, eta azpialdean izar-itxurako ilez osatutako feldroa daukate; arrautza-itxurako drupak, zapalak, hasieran gorriak eta heldurik daudenean beltzak.

Loreak

Lore arrosak; kaliza fruitu-emailea 10-15 mm luze da, eta 2-3.5 mm-ko hortzak ditu, triangeluarrak; kapsula 10-14 mm luze da, eta hortz kanpora-kurbatuak ditu, heldurik daudenean biribilkatuak.

Loreak

Pedizeloek eta kalizek artilezko ilupa trinkoa dute; brakteak loreen pedizeloak bezain luzeak dira gutxienez; petalo osoak.

Loreak eta fruituak

Petaloak 5-10 mm luze dira, sepaloak halako 1.5 baino laburragoak; sepalo kamutsak, 8-12 mm-koak, iraunkorrak; fruitu heldua beltza eta mamitsua da, zabalgaitza; 4-12 cm-ko hostoak, obatu zabalak edo obatu/lantzeolatuak.

Asplenium scolopendrium scolopendrium

Fronde bakunak, osoak; frodeen orria luzanga/lantzeolatua da, oinaldean bihotz itxurakoa, belarritxo biribilekin, eta ertz osoa eta uhinduxea du.