Jul

Loreak

Lantza-itxurako hosto estuak, osoak, eseriak (behekoak izan ezik); erdiko nerbioa bakarrik ikusten zaie ondo.

Panikula

Urteroko landarea; 2,5-3,5 mm-ko buruxkak; panikulak 10-18 mm zabal dira; zurdak normalean urre-kolorekoak dira.

No photo

Kalizaren hortzak (3)5-10 mm luze dira, desberdinak; kapsulak ezten asko ditu, 5-10(15) mm luze eta oinaldean 1-2 mm zabal.

Ginbaila zabalik

Fruituak 2-4 mm luze dira, ezten zurrunak dituzte eta 1-2 mm-ko estiloak dituzte; beheko eta erdiko hostoak gehienetan arrautza- edo triangelu-itxurakoak dira. Muturreko ginbailek (3)5-10(15) cm-ko diametroa dute, eta kanduen puntak pixkat zabaldurik dituzte; gehienetan ezten-puntek 1-3 hortz erreflexu dituzte.

Lore eta hostoa

Korola 4-7 cm luze da, sepaloak 12-21 mm luze dira, eta zeta-antzeko ileak dituzte, +- adpresoak; hostoak gehienetan hiru gingilekoak dira; landare bizikorra.

Loreak
Loreak

Hostoak pixkanaka estutzen dira txortenean; (1)14-19 mm-ko korolak; harizpien lotuneak korolaren oinaldea baino 4-8 mm gorago daude; merikarpo leunak, zuriak eta distiratsuak.

...

Lore zuriak, lukuetan; lantza-itxurako hosto estuak, glaukoak; landare ilegabea.

...

Kalizaren kanpoko hortzak barrukoak baino askoz luzeagoak dira; hipantoak iraulitako konoaren itxura du loreetan.

No photo

Landareak, eskuarki, bi urtez behingoak dira; hostoek (1)2-5 cm-ko litsak dituzte, ile-antzekoak, bigunak; (2)3-7 cm-ko hosto-zorroak; ginbailak muturretan egon ohi dira, eta (6)12-25(30) erradio dituzte; fruitu gozoak.