Jul

Lorea

Zimek 5-15 mm-ko kandua dute; korolak 15-22 mm luze dira eta kalizaren eztarritik 10 mm baino gehiago kanporatzen dira; hostorik handienak 2,5-7 cm luze dira, horztunak, sartune sakonekin.

Loreak

Zurtoinak hegalak ditu puntaraino; hosto pinatifidoak, bigunak, 4-9 mm-ko arantza meheekin; braktea likatsu eta itsaskorrak; kapituluak mordoka egoten dira eta kandu laburra dute.

Lore eta hostoak
Loreak

Anterak korolatik kanpora ageri dira, eta oinaldean ez dute luzakinik; lore arrosak; hostoak bertiziloetan daude 4-5naka.

Loreak

Anterak korola barruan daude, eta badituzte luzakinak oinaldean; lore moreak; hostoak bertiziloetan daude 3naka.

Loreak

Hosto dekurrenteak; zurtoin hegalduna.

Lorea

Landare zurtoingabea, errosetaduna.

Lorea

Inbolukruaren barruko brakteak hori biziak dira, 1,5-2,5 mm zabal; hostoek ez dute ilerik edo ile banaka batzuk dituzte azpialdean.

Loreak

Zurtoinek, adabegietan behintzat, zurda-antzeko ile zurrunak dituzte, 1-3 mm-koak; landare freskoetan adabegiak handituta daude, eta landare iharretan mehartuta egon ohi dira; hosto akuminatuak.

No photo

Inbolukruaren barruko brakteak hori margulak edo zurixkak dira, oso estuak, 1-1,5 mm zabal; hostoek ilupa laxoa dute azpialdean.