Mar

Mercurialis huetii

Hos­to­ek ez dute zi­li­o­rik er­tze­tan; hos­to-txor­te­na­ren lu­ze­ra orri­a­re­na ha­la­ko 1/3-1/2 da gu­txi­e­nez; lore arrak 2(3) glo­me­ru­luz osa­tu­ta­ko gal­bu­ru­e­tan dau­de eta gal­bu­ru­ok kan­du lu­zea dute; kap­su­lak biz­ka­rral­de­an ba­ka­rrik ditu ile­ak.

Geranium phaeum, Bidasoa aldean

Petalo purpura-beltzezkak, zutituak; merikarpoek goiko aldean 2-4 saihets dituzte.

Viburnum tinus, San Pelaio ermitarako bidean

Hostoak osoak, iraunkorrak, larrukarak, meheak dira, eta azpialdean ile banaka batzuk dituzte nerbioen gainean; arrautza-itxurako drupak, urdinak
metal-distirarekin edo ia beltzak.

Allium roseum, Ubaguako arroileko bide bazterrean.

Erraboilaren kanpoko tunika larrukara da, eta sakonune txikiak ditu; kordotxak (2)3-4 atal ditu; tepalo arrosak edo zuriak, erdiko nerbioa arrosa dutenak; hostoak (2)4-6 dira.

Nafarroan, Leurtza urtegiaren inguruko pagadian, apirilaren hasieran
Lorea eta hostoak
Loreak
Loreak eta hostoak

Hosto gazteek ile luze zuzenak dituzte; fruitu ilaundunak; mulu laxoa; adar nagusia luzea da.

Ophrys vasconica, Ilarduia aldean

Ile-janzkia purpura-kolorekoa eta zurixka da, urdinduta dagoela ematen du; labeloaren ertza marroia da; espekuluak ertzean zerrenda zurixka edo boli-kolorekoa du, W letraren antzekoa.

Loreak

Labeloa 13-16 mm luze da, zehar-ebakiduran ganbila, ez oso iluna, eta ertzean hori-berdexka; petalo angeluzuzenak, lauak; espekulua pixkanaka desegiten da lorearen eztarriraino heldu gabe; lore deflexuak.