Viburnum tinus

Viburnum tinus
Viburnum tinus, San Pelaio ermitarako bidean ©inaxio
Fenologia Feb-Mar-Apr
Eite biologikoa fanerofitoa
Tamaina 200 - 400 cm
Garaiera 300 - 700 m
Generoa Viburnum.
Banaketa globala Mediterraneoa.
Ugaritasun indizea B - Bakana.

Hostoak osoak, iraunkorrak, larrukarak, meheak dira, eta azpialdean ile banaka batzuk dituzte nerbioen gainean; arrautza-itxurako drupak, urdinak
metal-distirarekin edo ia beltzak.

Ingurunea

Artadietan eta beste baso-mota batzuetan bizi da, mendi-hegal eta haitzarte ezkutuetan; 300-700(900)m. Arroak: B; gainera, apaingarri gisa landatzen da eta noizbehinka basatzen da haran atlantikoetan.

Herrialdea

Iturria

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna

Irudiak