geofitoa

Begiak lurpean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Adibideak: Scilla verna, Phragmites australis, Pteridium aquilinum.

Lorea

Inbutu-itxurako koroa zabala, ertzean osoa edo uhinduxea; lerro-itxurako tepaloak; lorezil-harizpi okerrak, luzera desberdinetakoak; hosto linealak, zilindroerdi-formakoak, 2(2.5) mm baino estuagoak.

Loreak
Polygonatum multiflorum, ugari ikus daiteke erpin geodesikoaren inguruetan

Zurtoin zilindrikoak; gehienetan periantoa mehartuta dago erdialdean; harizpi iledunak; lore usaingabeak, 2-6naka galtzarbeetan.

Loreak
Eskiluntza edo ezkerte zuria (Calystegia sepium)
No photo

Brakteatxoek 20-35 x 14-32 mm dituzte, oinaldea handituta daukate zaku baten antzera, inguratzaileak dira eta guztiz teilakatuta daude; 24-40 mm-ko lorezilak; 6-8 mm-ko anterak; korola 5 cm baino luzeagoa izaten da.

Aitzleor aldean

Loreek 3 sepalo eta 7-14 petalo dituzte; bihotz-itxurako hostoak; sustrai lodiak/tortzel-itxurakoak.

Landarea loretan

Lore bakartiak, zurixkak edo arrosa argiak; 3-4 mm-ko kapsulak, angelutsuak/oboideak.

Loreak

Beheko hostoak lantza-itxurakoak dira, estuak; brakteak obulutegia baino askoz laburragoak dira; lore zuri-zuriak.

Loreak

Tepalo berdexkak, horixkak edo laranjak; hostoak ez dira bertizilatuak, gehienetan lineal/lantzeolatuak dira, eta ertzetan papila irtenak dituzte.