geofitoa

Begiak lurpean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Adibideak: Scilla verna, Phragmites australis, Pteridium aquilinum.

...

Landare erraboiladunak; zurtoin hutsak; lerro-itxurako hosto ildaskatuak.

...

Labelo belaundua, purpuraz orbandua; bizkarraldeko sepaloa gehienetan ia tentea da; hosto orbandunak; 13-19 mm-ko ezproia.

...

Beheko hostoak zabalak dira, obatuak edo obatu/eliptikoak; brakteak obulutegia baino luzeagoak dira; krema-zuri koloreko loreak.

Loreak
Loreak

Hostoxkak ia triangeluarrak dira (punta aldea dute alderik zabalena), eta ertz zuzenak dituzte.

Loreak

Anterak (5)6-9(10) mm luze dira, harizpiak baino nabarmen laburragoak; lore-elkarteak 3-8 lore ditu eta gehienetan bakuna da; hostoak 04-1 cm zabal dira.

Loreak
Loreak

Lore-elkarte trinkoa, bulbilorik ez duena; kordotxak 2(3) atal ditu, zorrotzak eta normalean iraunkorrak; zurtoinak erraboilatxoak eduki ohi ditu oinaldean, erraboilaren gainean.

Loreak

Labeloa oso ganbila da edo ia kopa-itxurakoa, konkor oso leunak ditu, eta oinaldean ile laburrak ditu.