Trikuharria

Countendé 2 trikuharria
Countendé 1 trikuharria
1
?

Muskilin mendiaren IMko isurialdeko pagadiaren itzalean harrotutako muino txiki eta harritsu baten gainean kokatuta dago. Neurri handiko bi harlauza nabarmentzen dira lurrazalean, paraleloki lerrokatuta daudenak, bata bestea baino askoz motzagoa. Goi aldekoa zartatuta dago.

Baivals trikuharria
As Tallatas trikuharria
1

Tumuluaren diametroak 12 metro neurtzen du. Haren erdialdean ganbarako bi arlauza geratzen dira eta beste bi etzanik, haietako bat estalkia izan daitekena.

Col de Saoubathou

Diametroa 13 x 16 metrokoa da. Erdian etzandako bi harlauza ikus daitezke. Artzainek txabola bat eraikitzeko aprobetxatu zuten.

La Cuarde 2 trikuharria
La Cuarde 1 trikuharria
3

Sinple luze itxia edota sarbidedun trikuharria izan daitekenak 14 metroko diametroa du. Ganbarak 5 metro luze eta 1.50 metro zabal neurtzen du, hainbat harlauzek osaturik, batzuek bere tokian irauten dutenak eta estalkia hainbat zatitan puskaturik, baten bat ganbararen gainean etzanik.