Trikuharria

Túmulo Trekutz        Diciembre 2013

Tumulua 19,50 m. diametrokoa eta 1,75 m. altuerakoa. Erdian, krater erako zanga bat du, 15,50 m.tako luzerakoa, 10 m. zabalera eta 1,75 m.tako sakonera, iparraldeko arkuaren erditik tumuluaren hegoaldeko muturreraino iristen dena. Bertako basaltoak.
Bere barnekaldea erabat suntsitua dago, materialak ia tumulu gainean aurkitzen den mendi-aterpe baten eraikuntzarako erabiliak izan zirelako, eta baita ere beste horma baterako.

Dólmen Sabua (Marzo 2021)

Idorotzaileak ziotenez: Tumulu zirkularra 12 m. diametrokoa eta 0,50 m. altuerakoa, ganbara-harlosarik gabekoa. Bortxatua eta nahastua. Bere aintzinatasun prehistorikoa zalantzazkoa da.
Bertan 0,20 m.tako ttonttortxoak daude. Gerta liteke hauetakoren bat BARANDIARANek monumentu prehistoriko gisara aipaturikoren bat izatea. Gaur egun ez dago zehazterik zeinetaz ari ziren.
Azken indusketen arabera Sabua tumulua izan daitekena aurkitu omen dute.

Bisasarobeko lepoko trikuharria

Trikuharri luze irekia. Tumulu zirkularra 12 m. diame-trokoa eta 1,20 m. altuerakoa, 28 harlosa/lekuko (gaur egun bere kopurua zehaztea zaila da) dituen peristalito batez inguraturik. Ganbara, 6 harlosak eratzen duten esparru errektangular bat da, IEtik irekia eta zorua harlosatxo mehez estalia zegoen. Norabidea 30ºtakoa da.

Dólmen Agerreburu    Mayo 2013

Trikuharria. Tumulua 11,50 m. diametrokoa eta 0,75 m.tako gehiengo altuerakoa. Erdiko kraterrean, 1,50x1 m. diametrokoa eta 1 m. sakonerakoa, ganbara-harlosen hondarrak daude. Hauetako bi, zutik daude, angelua eratuz, Ekialdeko bertizean. Tumulu gainean beste harlosa batzuen zatiak daude. Bertako basaltoak eta kareharri tupatsuak.

Tontorra

Trikuharria. Tumulua 19 m. diametrokoa eta 1,80 m. altuerakoa. Erdian krater haundi bat du, 5,50 x 4 m. diametrokoa eta 0,65 m. sakonerakoa, bere hegoaldeko muturrean harlosa bat 1,50 x 0,40 x 0,30 m.takoa duelarik zutik, E-M norabidean. Bertako basaltoak.

--

Dolmen de planta rectangular, cámara compuesta de tres losas sin cubierta, contruido con calizas del terreno. Rodeado de un túmulo circular y regular, cuya construcción sigue un plano o anillo externo de lajas, y otro anillo interno próximo a la cámara compuesto de losas tendidas y horizontales.

El Encinal trikuharria

Túmulo poco acusado, salvo en el lado septentrional, donde se aprecia un montón de piedras hasta el nivel de la losa lateral norte de la cámara sepulcral. Cámara de planta poligonal, con corredor en el lado sureste formado por cuatro losas; tanto la cubierta de la cámara como la cubierta del corredor no existen.

...
Layaza  trikuharria