Cistus

Lorea eta kapsulak

Landare zurixka/ilupaduna, izar-itxurako ile adpresoekin; hosto-ertzak ez dira kizkurrak; loreek 5 mm-tik gorako pedizeloa dute; kapsula iletsua.

Lorea
Lorea

Hostoak 4 cm baino laburragoak dira, oinaldean falka-itxurakoak edo biribilak, gainaldean zimurtsuak, bilodunak; loreka banaka daude, edo lore gutxiko zima brakteagabeetan elkartuta; kapsula ileduna goitik beheraino.

Lorea

Hostoak 4 cm baino luzeagoak dira, oinaldean bihotz-itxurakoak, gainaldean leunak, ilegabeak; loreak korinbo-erako zimetan daude eta zimek braktea handi gorrixka erorkorrak dituzte; kapsula ilegabea, puntan izan ezik.