Cistus populifolius

Cistus populifolius
Lorea ©inaxio
Izen arruntak eu: estrepa handia
Eite biologikoa fanerofitoa
Tamaina 60 - 150 cm
Garaiera 500 - 800 m
Generoa Cistus.
Banaketa globala Mediterraneoa.
Ugaritasun indizea B - Bakana.

Hostoak 4 cm baino luzeagoak dira, oinaldean bihotz-itxurakoak, gainaldean leunak, ilegabeak; loreak korinbo-erako zimetan daude eta zimek braktea handi gorrixka erorkorrak dituzte; kapsula ilegabea, puntan izan ezik.

Ingurunea

Gurbitz eta erratz-txilardun sastrakadiak, artadien ordezkoak, lur hareatsuetan, haran-hondoetan eta errekagune meharretan; Si.

Herrialdea

Arroak eta hegoaldeko mendiak.

Iturria

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna

Irudiak