Localización
Munanierren (Munerre) iparraldeko saihetsaldean, gain honen eta Agiñakoaren tartean dagoen lepoan.
Descripción
Bost harrespildun multzoa. Bertako kuartzoak eta granitoak.
1.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Agerian dauden 9 lekukok osatzen dute, 0,60 eta 0,10 m. altuera tarteko 7 azpimarragarriak direlarik. Ez du lekukorik mendebaldeko arkuan.
2.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Agerian dauden 17 lekukok osatzen dute, 0,20 eta 0,10 m. tarteko altuerako 5 azpimarragarriak direlarik. Ez du lekukorik mendebaldeko arkuan.
3.- Harrespila. 5 m. diametrokoa. Agerian dauden 8 lekukok osatzen dute, 0,20 eta 0,10 m. tarteko altuerako 6 azpimarragarriak direlarik. Ez du lekukorik mendebaldeko arkuan.
4.- Harrespila. 4 m. diametrokoa. Agerian dauden 5 lekukok osatzen dute, 0,70 eta 0,20 m. tarteko altuerako bi azpimarragarriak direlarik. Ez du lekukorik ekialdeko arkuan. Mendebaldeko arkua ukitua izan zen baso-pista bat irekitzerakoan.
5.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Ia lurretik altxatzen ez diren 5 lekukok osatzen dute.
Aurreneko lauak L. PEÑAk aurkitu zituen 1948an. Bostgarrena berriz, L. del Barrio eta TX. UGALDEk 1981ean. Ez dira industu.
Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).