JAIZKIBEL II harrespila

Mota Harrespila.
Eremua JAIZKIBEL.
Sekuentzia kulturala Burdin-aroa.
Aurkikuntza A. Armendaritz, Jose Antonio Mugika (05-1980)
Kokapena
· Alt.: 375 m.
· WGS84 43.358350 lat., -1.838825 long.
· ED50 30T X.594200, Y.4801475
· Kokapen zehatza (~25m)
Gertu JAIZKIBEL V harrespila, JAIZKIBEL VIII tumulua, JAIZKIBEL III trikuharria, ATXIÑAR trikuharria, JAIZKIBEL IV trikuharria, ZIOSO zutarria, JAIZKIBEL I* harrespila, SANTA BARBARA* trikuharria, ZIOSO trikuharria, Túmulo Santa Bárbara II tumulua, ISKULIN trikuharria, Guadalupeko Ama ermita, Jaizkibel mendia.
images
JAIZKIBEL II
Jaizkibel II harrespilak ©irundarra

Non

Jaizkibel mendiaren IMko hegalean, Mendizabalen Arriya izenez ezagutzen den monumentutik 130 m. IMerantz eta autobidetik distantzi berdinera, HErantz. Antzinako turismo-paradoretik 650 m.tara IIErantz. Jaizkibel III trikuharria 130 m. HHMrantz dago.

Azalpena

Bost harrespildun multzoa. Bertako hareharriak.
1.- Harrespila. Ustezko diametroa: 8,50 m. Hamar lekukok osatzen dute, beraietik 6 direlarik azpimarragarriak. Ez du lekukorik HM-IIEko arkuan.
2.- Harrespila. Oso itxuragabetua. Ustezko diametroa: 7 m. Bederatzi lekukok osatzen dute, beraietik 4 direlarik azpimarragarriak. Ez du lekukorik mendebaldeko sektorean.
3.- Harrespila. Ustezko diametroa: 6.50 m. I-H eta 4,50 m. E-M. Zortzi lekukok eratzen dute, beraietatik 5 direlarik azpimarragarriak. Ez du lekukorik IMko sektorean.
4.- Harrespila. Ustezko diametroa: 4,50 m. Hamaika lekukok osatzen dute, beraietatik bat delarik azpimarragarria.
5.- Harrespila. 7 m. diametrokoa. 17 lekukok eratzen dute, beraietatik 5 direlarik azpimarragarriak.
Harrespil 3, 4 eta 5aren tartean harlosa asko daude, antzeko monumentuen hondarrak edo deskribatutakoen parte izan daitezkelarik.

A. Armendariz eta J. A. MUJIKAk aurkitu zituzten 1980ean. Ez dira industu.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak

***

***





**

***

***

***

***

Lekukoa puskatuta

Harrespil nagusiaren lekuko bat berriro puskatuta agertzen da, joan den asteko sasiak kentzeko lanen ondoren.