Ekalarbe

Enviado por zuriain el 2022, Febrero 4 - 13:47.
Altitud 992 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.567995, Y.4736286
WGS84 42.774226 N, -2.170129 E.
Nombres alternativos San Martin harriak
Puntos de partida San Martin, Urbasako mendatea
Cerca San Martin herria, Miserikordia ermita ermita, Palacio dorretxea, San Martin eliza, El Alto de la Brecha 1 eraztun-tumulua, San Martin errota, Alto de la Brecha 2 eraztun-tumulua, Brecha gaina mendia, LARRAGOIKO 1 mendebal eraztun-tumulua, Larregoiko mendia, Ekala herria, LARRAGOIKO 2 ekialde eraztun-tumulua, San Migel eliza, Santo Tomas ermita.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Ekalarbe
Ekalarbe ©zuriain

Ekalarbe harriak modu dotorean ixten dute Ameskoako iparraldea, San Martin eta Ekala herrien artean. Ez dira gailur ezagunak, hurbileko Larregoiko ikusgarriagoak ospea lapurtuta edo. Ameskoatik abiatuz gero, ez dugu arazo handirik topatuko, baina gainaldea pixka bat zailagoa gertatuko zaigu: lapiaza batzuetan, pago gazteak beste batzuetan, ez da erraza bidexkak jarraitzea. Hala ere, ez da toki desatsegina, eta berehala eginen dugu aurrera basoan zehar. Gailurrean, ikuspegi ederraz gain, tako geodesiko bat topatuko dugu.

Mendebalderago, Aitzurdina harriak topatuko ditugu. Teorian, 4. mailako beste seinale geodesikoa egon behar zuen bertan, Aleman izeneakoa, baina guk ez genue deus topatu.

Imágenes

***

***

***

***

Ikusmira paregabea.

Kaixo mendizaleok:
Atzo larunbata, izan nintzen bertan San Martingo herritik abiatuta. Baina Larregoiko bidea hartu ordez, mendebalderago doana hartu nuen, basoan barrena, zig-zag pare bat egin ondoren, burnizko ataka iritsi arte. Gero, ekialdera jo gainaldeko ebakia erreferentzi hartuta, ahal den lekutik tontorreraino. Gainaldean ikusmira paregabea dago hegoalderantza.
Ongi izan.