Berros

Enviado por zuriain el 2021, Marzo 24 - 14:52.
Altitud 662 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.626555, Y.4700819
WGS84 42.447516 N, -1.462366 E.
Puntos de partida
Cerca .
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Berros
Berros gaina ©zuriain

Aldunate eta Lakumulatu sakanek mugatzen dute Berros izeneko gaina. Uxue mendilerroko ekialdean izanik, herririk ez hurbil, mendizale arrastorik ere ez, eta abeltzaintza aspaldi desagerturik dirudien arren, artean bide bat aurkituko dugu ia gailurreraino eramanen gaituena. Mendi gainaldea beste kontu bat da, sasiek ia erabat hartu baitute, eta sena gidari ibili beharko dugu tarterik garbienen bila. Saria, ohi bezala, inor gutxik bisitaturiko tontor bat zapaltzea. Ez da gutxi.

Ekialderago, lepo zabal batez loturik, Pulpito gaina aurkituko dug (527m), antzinako kastro baten kokalekua.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

****

***

Inguru bakartia

Kaixo mendizaleok.
Atzo izan nintzen bertan eta esan beharra daukat gainaldera iristearekin nahiko egin nuela. Bidetxur bat topatu nuen, ez oso garbia, baina ingurua ikusita baliagarria eta gainaldera iristen dena nola edo hala. Behin gainaldean oso zaila dago ibiltzea, ezpela dena hartua dauka eta nik behintzat gainaldera iristearekin konformatu nintzen.
Ongi izan.