Arano gaina

Enviado por zuriain el 2021, Marzo 1 - 13:45.
Altitud 1052 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.651551, Y.4754224
WGS84 42.923720 N, -1.144297 E.
Nombres alternativos Maule
Puntos de partida Orbaitzetako lau bordak, Erremendia mendatea
Cerca Artatxo mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Arano gaina
Arano gaina ©zuriain

Erremendia mendatetik iparralderantz luzatzen den mendikatetxoa Urroa eta Ilungaztelu gainetan goratu ostean, iparralderantz jarraitzen du, bidean hainbat gain intesegari uzten: Akerraldea, Maule (non seguruenik kastro baten hondakinak baitaude), Bagoandia, eta azkenean, Arano gaina, Zatoia errekara amildu aurretik. Gain hauek gehienak basoak estalita daude, baina Arano erabat soila da, eta bertatik paisaia zabal bezain ederra miretsiko dugu.

Imágenes

***

***

***

***

***

Pirineotako balkoia

Kaixo mendizaleok.
Mendi honetara iristeko, Zatoiako atseden lekutik abiatzen den pista hartu behar da eta 2 km inguru ibili ondoren, eskubira gorantza beste pista bat abiatzen da. Honetan ordu laurden ibili ondoren eta pistak ezkerrerako bihurgune batean beherantza egiten duenean, orduan eskubira jo bidetxur antzeko batetik eta gutxira txarrantxadun hesi batekin topo egingo duzue. Berau pasa eta Arano mendiko zelaietan sartuko zarete, orain malda txikia igo gainalderaino iarreko norantzan. Bertatik ikusmira alde guztietara zoragarria da.
Ongi izan.