Tortorofuso

Enviado por zuriain el 2020, Junio 24 - 12:36.
Altitud 766 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.636590, Y.4706502
WGS84 42.496971 N, -1.339041 E.
Nombres alternativos Txutxo de Tortorofuso
Puntos de partida Kaseda, San Pedro ermita
Cerca San Zoilo ermita, Alto de la Sierra mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Tortorofuso
Tortorofuso ©zuriain

Kasedako San Zoilo ermita ederra bisitatu eta bidenabar mendi bat igotzekotan, Tortorfuso da aukerarik hoberena. Gain konikoa da, Peñako mendilerroan, ia erabat basoz estalita, baina ikuspegi interesgarriak eskaintzen dituena.
San Zoilo ermita XIV. mendean eraiki zen, gotiko estiloan. Eraikin osoa da ikusgarria, baina lauzazko teilatua eta sarrera dira atalik nabarmenenak. Atariko estatuak munstro eta denetariko animaliak dira, nafar zaldunekin borrokan, denak garain hartako erregeen armarriaren pean.
Tortorofusora iristeko bideak nahiko egoera onean daude, nahiz eta zenbait zatitan ixteko arriskua egon. Gailurreko azken metroak sasiek erabat hartuta daude, beraz hurbildu besterik ez gara eginen.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

****