San BiktorSubmitted by zuriain on 2020, Junio 17 - 09:31.
![]() San Biktor eta Sartzaleta mendiak ©zuriain Ollogoien gainean ikusten den mendi ederra dugu San Biktor. Gainaren hegoaldeko lepoan dagoen ermitak eman dio izena tontorrari. Urrundik gertutik baino itxura hobea duen mendi horietako bat da: gainalde osoa baso trinko batek hartuta dago, eta bidexka urriak zailak dira jarraitzeko. Orientazio sen pixka batekin, balkoiak topatuko ditugu Allingo lurrak ikusteko, baina oro har, ez da mendi erraza.
|
![]() |