Otxalanta

Enviado por zuriain el 2020, Junio 9 - 12:08.
Altitud 645 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.563373, Y.4726306
WGS84 42.684760 N, -2.227743 E.
Nombres alternativos Erramendi
Puntos de partida Biloria, Azedo
Cerca San Pelaio (hondakinak) ermita.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Otxalanta
Otxalantako gailurra ©zuriain

Lokiz hegoaldea goi-ordoki zabal bat da, gehienbat baso trinkoz estalita eta pista bakar batzuek zeharkatuta. Gora-behera handirik gabeko mendialde honetan, zaila da behar bezalako gailurrak aurkitzea, baina tokia ezagutzeko gogoa izanez gero, ez zaizkigu aitzakiak faltako.
Otxalantako gailurra basoaren baitan dago, baina xendra egoki samar batek eramanen gaitu Erramendiko larreetatik abiaturik. Tako geodesikoak baieztatuko digu ez garela haraino iritsi diren bakarrak. Txangoa luzatu nahi izanez gero, ekialdean Alto de la Comunidad (662m) eta iparraldean Biloriako San Anton ermita dagoen talaia ederra bisita ditzakegu.

Imágenes

****

***

***

****

***

Bazkatzeko larre zoragarria eta Lokiz-era ikusmira.

Kaixo mendizaleok:
Atzo izan nintzen bertan, NA-7240 errepideko 2.km-an ateratzen den eskubiko pistatik abiatuta. Goiko larreetara ordu erdian iristen zera, eta behin gainaldera iritsita, txarrantxa gurutzatu eta larrea gurutzatzen duen hurrengo txarrantxa iristean, orduan bidetxur bat ateratzen da. Bidetxur hau hartu, ondoan txarrantxa duzula, une batzuetan garbi, bestetan adarrak oztopatzen dute tontorrerantza. Nik ez nuen tako geodesikoa topatu, baina tontorrenan izan nintzen.
Aholkua, galtza eta mauka luzeak eraman eta arpegia babesteko txanoa ere ez legoke gaizki, bidetxurra isten ari delako piskana.
Ongi izan.

Bidezidorrak galtzen

Hor eta edonon, bidezidorrak galtzen doaz. Alde batetik jende "normala" ohiko lekuetara eta ohiko lekuetatik joaten delako; bestetik, lurjabeek itxi, hesitu eta desagerrarazi egiten dituztelako. Atzo Indamendin izan nintzen, eta mapan bidezidorra markatzen zuen lekuan alanbre hesi atzera-eragile eta amore-emanarazle bat zegoen. Bide arrasto ez hain zaharra ikusi ere egiten zen baina... nola sartu zurea ez den eremu arantzaz itxi berri batean? Bakeagatik agurmari bat edo... itzulinguru bat.

Jon