Garategaineta

zuriain-k sortua, 2020, otsaila 3 - 10:41
Garaiera 820 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.581151, Y.4750878
WGS84 42.904335 N, -2.007233 E.
Beste izenak Garategibel
Abiapuntuak Unanu, Dorrao, Lakuntza
Gertu Ihurbain mendia, Mundiñaoko Andra Mari ermita.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Garategaineta
Garategaineta ©zuriain

Mendi ospetsu baten ondoko gainek patu beltza izaten dute, nagusiaren bidean ez badaude behintzat. Beriain bezalako number one baten oinetan egonik, Garategainetak ez du mendizale asko ikusiko. Baina inguru ezin ederrago batean egoteaz gain, Sakanako paisaiez eta Ihurbaingo ikuspegi aparta batez gozatuko dugu. Inguruko baso eta larreak ere politak dira, nahiz eta bide batzuk lokazturik egon eta botatako zuhaitzek oztopaturik. Mendebalderago dagoen Eperretagainetan hainbat oroigarri topatuko ditugu, inguruko biztanleek txoko eder honen berri baduten adierazgarri.

Irudiak

***

***

***

***

****

***

***

***