MontarragaSubmitted by zuriain on 2020, January 24 - 11:07.
Montarragako gainaldea ©zuriain Arnotegiko ermitaren ekialdean, Karatea harratea menderatuz, Montarragako bikarra zabaltzen da. Ez da oso mendi nabarmena, eta baso trinko batek estalita egon arren, gailurretik ikuspegi zabalak izanen ditugu. Txangoa luzatu nahi izanez gero, Gares gaineko mendietara joan gaitezke, edo hegoalderantz joz gero, gatzagak bisitatu eta Metelua bezalako gain apalen bat igo.
|