Gurugu

Submitted by zuriain on 2020, January 6 - 11:28.
Altitud 628 m
Sistema
Location ED50 30T X.581176, Y.4726077
WGS84 42.681022 N, -2.010495 E.
Puntos de partida Lizarra, Grozin
Cerca San Lorentzo ermita, Apalaz mendia, Magdalena ermita, San Martin eliza, San Bartolome ermita, Purificación de Nuestra Señora eliza, San Benito (berria) monastegia / komentua, Nuestra Señora del Puy basilika, Santo Sepulcro eliza, Inmaculada Concepción eliza, San Migel eliza, Santo Domingo monastegia / komentua, Lizarrako San Pedro eliza, Santa María Jus del Castillo eliza, San Juan eliza.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Gurugu
Desvelados parkea ©zuriain

Lizarra ipar-ekialdetik mugatzen duen mendia da Gurugu. Nafarraoan beste hainbat kasutan bezala, seguruenik Marokoko gerratik itzulitako soldaduek jarriko zioten izen arrotz hori mendiari. Antzeko altuerako bi gailur ditu. Iparraldekoa da altuena, baina ia ez du ikuspegirik, eta behi itxitura baten erdian dago. Hegoaldekoa askoz dotoreaago eta interesgarriagoa da, harrizkoa eta paisaia zabalekin.

Mendi honen mendebaldeko hegian Desvelados edo Kalaberen parkea ikus dezakegu. Luis García Vidal artelariak egindako eskultura multzoa da, burezurrez eta istripuak izandako autoz osatua. Badirudi egilea hil zenetik inor ez dela tokiaz arduratzen, eta pixkanaka eskulturak hondatuz doaz... benetako hildakoak balira bezala.

Imágenes

****

***

***

***

***

****

***

***

***

Inguru bakartiak

Kaixo mendizaleok.
2021ko urriaren 11ean ozan nintzen bertan eta iparraldeko tontorrera iritsi nintzen. Gorozin herritik iparralderantz ateratzen den pista batetik gora, iparraldeko lepora eramaten duena. Bertan azken malda igo, txarrantxa gurutzatuz tontorrera.
Ongi izan.