Bordatxo

Enviado por inaxio el 2019, Diciembre 8 - 17:22.
Altitud 340 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.576546, Y.4793904
WGS84 43.292207 N, -2.057715 E.
Nombres alternativos Arratzain
Puntos de partida Usurbil, Aginaga, Orio, Igara.
Cerca ARROBIZAR trikuharria, MENDIZORROTZ II* trikuharria, Mendizorrotz mendia, TXALIN zutarria, MENDIZORROTZ I harrespila, ITURRIETA trikuharria, AITZAZATE I harrespila, AITZAZATE trikuharria.
Provincia Usurbil.
Categorías .
images
Bordatxo
Txartelontzi berria, Bordatxo ©inaxio

AP8 autopistatik pasatzean hegoaldera ikusten den muino arritsua da askorentzat Bordatxo, ez du aintzat hartzeko mendia ematen, baina hegoaldetik begiratuz gero asko hedatzen da bere eremua, Oriaren bazterreraino luzatzen den hegi zabala. Egutera izanik, baserri eremu oparoa da, nahiz eta aldapa bera handi xamarra izan gehienean.

Gainaldea nahiko itsusituta dago pinudia eta sasia dela-eta, baina leku ederra izan zitekeen garbitu eta... autopistaren zarata horren gertu somatuko ez balitz. Arratzain aldetik igotzen da biderik nabarmenena eta garbiena, bizkarrari jarraituz. Tontorrean gurutzea eta bi txartelontzi ikusiko ditugu, bata bestetik nahiko metro batzutara, pinudiak inguratuta. Harreharri mutur batzuk nabari dira han-hemenka, eta baita bizkarra desitxuratzen duten urratu batzuk ere, ekialdean.

Handik mendebaldera sasia gailenduta dago gandorrean, baina bada bide bat mendebaldera jotzeko aukera emango diguna, iparraldeko ixurialdean, gandorraren parez-pare. Aurrerago gandorra garbiago dago eta jarraitu daiteke tarte batzuetan.

Arratzain eta Bordatxo izenekin ikusi dut, baina Usurbilgo mapa toponimikoan ageri dena aukeratu dut izen nagusitzat.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***