LabaEnviado por zuriain el 2019, Agosto 8 - 14:22.
![]() Labako malkarrak Arruazuko bidetik ©zuriain Aralar hegoaldean malkarrak eta baso trinkoak tartekatzen dira, eta bidetik ateratzeak askotan garlbidera eramaten du. Beharrik, zonalde honetako bide zaharrek bizirik diraute, eta beti ikusiko ditugu mendizaleak gora eta behera. Laba gainera joateko Lakontzako Pertzaren bidea hartuko dugu Arruazun, baina bide eder hori utzi eta berehala, lapiaz deserosoek eta landaretzak elkar hartuko dute gure ahaleginak zapuzteko. Saria, ohi bezala, inork gutxik zapaldutako gailur batera iristean hartuko dugu.
|
![]() |